Azala
Liburua Eskuragarri

Jose Angel Irigaray / antologia eta sarrera, Koldo Izagirre

Nafartasuna adierazteko ahalegin handi bat da Jose Angel Irigarayren poesia. Egia da Irigarayren obraren ezaugarri nagusi honen aztarrenak poeta nafarren obretan ageri direla nagusiki, Gorka Trintxerperenean eta Iñaki Zabaletarenean kasurako, baina ez genuke nafartasuna ongi konprenituko eremu geografiko batez definitu nahi izanen bagenu. Erronkari, Aiezkoa, Baztan... erreferentzia zehatzak ditu, baita Bizkaia eta Bretaina ere ordea. Aipamen horiek esangura jasoago baten fun tzioa dute, hizkuntzaren galera gogoratzeko dira, edo suntsipen historikoa, edo nahikari galdua. Nafartasuna ardatz bertikalean ere ulertu behar da. Mitologia (Ortzi, Mari...), folklorea (Miel-Otxin, ur goienaren erritoa...), gertakari eta pertsonaia historikoak (Amaiur, Gaxeneko Inesa...) deitzen ditu Irigarayk, izate ukatu baten hondarrak biltzen ditu kantu liriko batean. Historia ihauteri dela diosku, ez ginena izan garelako, eta ginena galdu dugulako. Alabaina, poeta ez da oroitzapenen gatibu, natura historian kokatzen duen bezala kokatzen du historia orainean: erronkarieraz mintzo zaigunean, ez ote digu esan nahi, dagoeneko, denok ere erronkarieraz ari garela euskaraz ari garelarik? Dena ez da etsipena, «erresiñola ere entzuten du» poetak. Jose Angel Irigarayren poemak gure izatearen oroititzak dira, bai, baina etorkizunari buruz egiten du poetak hasperen. Bere obran nostalgiak ez du gibelera jotzen. Gure herria «edozein haizeren menpeko» nahi ez duenaren mindura du. Horixe da nafartasuna, arrangura...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile nagusia: Irigaray, Jose Angel
Egilea(k): Izagirre, Koldo
Argitaratua: Zarautz : Susa, L.G. 2001
Bilduma: XX. mendeko poesia kaierak (Susa)
Generoa / Forma: Poesia
Baliabide digitalak
Helduentzako Literatura
Loturak: Liburuaren bertsio digitala (Susa)

Antzeko izenburuak