Asmazank : elikadura osasuntsua eskolan
Ikasmaterial honen helburua da ikasleekin elikadura osasuntsuari buruzko lanketa praktikoa egitea. Praktika horretatik abiatuta, ikasleak dieta osasungarria egitearen garrantziaz kontzientziatzea da helburua. Ikasleek jolas-orduan elikagai prozesatu eta azukredun asko jaten dituzte. Osasuntsu jatea dibertigarria eta goxoa izan daiteke, eta hori erakustea da ikasmaterial honen gakoetako bat. Zehazki ikasmaterial honen bidez helburu hauek lortu nahi dira: - Elikadurako nutriente motak ezagutzea eta bakoitzak zertarako balio duen jakitea. - Azukre gehiegi jatearen ondorioez jabetzea. - Existitzen diren alternatibak ezagutzea eta praktikan jartzea. Amaieran ikasleek barneratutako ezagutzak lehiaketa batean erabiltzea proposatzen da. Horretarako galdera-erantzunetan oinarritutako Asmazank euskarazko tresna erabiltzea proposatzen da.
Erakunde egilea: | |
---|---|
Beste egile batzuk: | ; ; ; ; ; |
Argitaratua: |
Lasarte-Oria :
Iametza interaktiboa,
2022
|
Bilduma: |
EIMA 2.0 (2021eko deialdia)
|
Gaia | |
Generoa / Forma |
Interneteko baliabidea
Curriculumeko baliabideak EIMAk onetsitako materialak Eduki digital didaktikoak |
Loturak: |
Joan material honetara |
Adina / Maila: |
LH, 5. eta 6. mailak |

Internet
Joan material honetara
Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Lehen Hezkuntza | INTERNETEKO BALIABIDEA | EK22120002 |