Azala
Baliabide elektronikoa Eskuragarri

Egingarriak : zeuk egin eta zeuk kontatu / programazioa, Asier Iturralde, Julen Irazoki; diseinua, Maitane Vierbucher; koordinazioa eta erredakzioa, Alejandra Goikoetxea [Interneteko baliabidea - Webgunea]

Egingarriak ikasle desberdinek bakarka edo taldeka egin ditzakeen proiektu anitz eta desberdinak pentsatu, gauzatu eta horiei buruzko informazioa partekatzeko proiektua da, euskarazko tutorial publikoak sortuz. Nahiz eta bakarbaka lanerako ere oinarri baliagarria izan daitekeen, bereziki ekimen honen bidez talde lana bultzatu nahi da eta ikastetxe bereko edo ikastetxe desberdinen arteko lehiaketak bultzatu nahi dira. Ekimen honen bidez ikasleek konpetentzia desberdinak lantzea bilatzen da. Horretarako erronka zehatzak proposatuko dira, ikasteko griña, sortzaile izateko borondatea eta ezagutza partekatzeko gogoa bultzatuz. Jarraian metodologia orokorra azalduko dugu eta irakasleek material hau zertarako, noiz eta nola erabili argituko dugu gida honen bidez. Hala ere, esan behar da gida honek oinarri eta lagungarri izan nahi duela eta irakasle bakoitzak berau bere erara moldatzeko aukera izan dezala nahi dugula. Hau da, adibidez gida honetan erronka zehatzak planteatzen ditugu, irakasleak horiek erabili ditzake edo beste batzuk planteatu. Bide batez jakin ezazu material hau Creative Commons BY-NC-SA 3.0 lizentziapean zabaltzen dela. Horrek esan nahi du edukia kopiatu, banatu, lan eratorriak sortu eta jendaurrean zabal ditzakezula. Beti ere egiletza aitortuz eta jaso duzun baldintza beretan egiten baduzu.

Zerrenda:
Erakunde egilea: EIMA 2.0 (2019ko deialdia)
Beste egile batzuk: Iturralde Sarasola, Asier ; Irazoki Oteiza, Julen ; Vierbucher Garcia, Maitane ; Goikoetxea Vázquez, Alejandra
Argitaratua: Lasarte-Oria : Iametza interaktiboa S.L. , 2020
Bilduma: Egingarriak (Iametza)
Gaia
Generoa / Forma Interneteko baliabidea
Curriculumeko baliabideak
EIMAk onetsitako materialak
Eduki digital didaktikoak
Loturak: Joan material honetara
Irakasleentzako gida didaktikoa (PDF)
Adina / Maila: LMH, DBH