Azala
Liburua Eskuragarri

M : ama, eme, ume / Erika Lagoma Pombar, Estitxu Fernandez Maritxalar ; [hitzaurrea, June Fernández Casete]

Haurdunaldia, erditzea, erdiondoa, umearen zaintza... tradizioz emakumeari egokitu zaizkion eginkizunak dira denak ere, batzuk biologiaren indarrez, beste batzuk gizartearen antolamenduaren erruz. Horrenbestez, ez da harritzekoa, feminismoak andrazkoen emantzipazioaren alde egiten duen borrokan, amatasunari destainaz edo gutxienez deserosotasunez begiratu izana, patriarkatuaren tresna bat delakoan, emakumeak betiko betebehar eta menpekotasunei loturik mantentzeko. Alabaina, amatasuna instituzio gisa emakumezkoen autonomiarako muga, haien garapenerako traba eta askatasunerako oztopo izanik ere, ezin da ukatu, era berean, haur bat mundura ekartzea, bere zailtasun, min eta neke guztiekin ere, esperientzia guztiz eder eta zirraragarria dela emakume askorentzat, edo hala izan litekeela eta izan beharko lukeela, behintzat, inguruak (gizarteak, komunitateak, legeek) lagunduz gero. Erika Lagomak eta Estitxu Fernandezek feminismotik eta amatasunetik pentsatu eta gauzatu dute honako liburu hau, hamahiru lekukotasun jasoz, hamaika ama eta bi aitaren testigantza bana: bikotedunak eta bikotegabeak, heterosexualak eta homosexualak, amabakarrak, adoptatzaileak, ama ez izatea erabakitakoak... Askotarikoak dira esperientziak eta bizikizunak, ugariak iritziak eta desberdinak mundu-ikuskerak; guztiak ere aberasgarriak eta zer pentsatua ematen dutenak. Ama anitzek ikusiko dute beren burua islatuta haren edo honen kontaki-zunean, eta era berean sentituko dute beren ikuspegia edo eskarmentua falta...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile nagusia: Lagoma, Erika
Egilea(k): Fernandez Maritxalar, Estitxu ; Fernández, June
Argitaratua: Donostia : Elkar, L.G. 2022
Bilduma: Lekuko (Elkar) ; 35
Gaia:
Generoa / Forma: Saiakerak
Monografiak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Ikus aurkibidea

Antzeko izenburuak