Azala
Liburua

Bertsolaritza feminismotik (bir)pentsatzen

Liburu honen abiapuntua iaz Iruñean egin zen “Bertsolaritza genero-ikuspegitik”UEUren udako ikastaroa da. Bere helburu nagusia bertsolaritzaren eta genero-ikuspegiaren arteko uztarketa ardatz gisa hartuta gogoetarako eta eztabaidarako materiala biltzea izan zela azaldu dute koordinatzaileek: “Jakitun ginen emakumeen* lekuaz, edo eta perspektiba feministaz, hitz egitea ez zela kontu berria bertso munduan; eta ordura arte modu sakabanatu samarrean gauzatutako ikerketa eta eztabaida haiei oinarri komun moduko bat ezartzea izan zen helburua. Ikastaroa guztiz mamitsua eta aberasgarria izan zen eta bertan egon ginenok mugarri moduan ere bizi izan genuen. Gerora, han partekatutakoak liburu forman biltzeko beharra sentitu dugu. Aurrerantzean inork gaiarekiko interesa izanez gero, edo gai hauen inguruko beste ekarpenen bat egin nahiko balu, nora joa izan dezan”. Bertsolaritzaren eta feminismoaren uztarketa aipagai den honetan, gogoetarako eta eztabaidarako materiala biltzea da liburu honen helburu nagusia. Alde batetik, egin diren eta egiten ari diren zenbait ikerketa eta hausnarketari leku propioa egin eta ikusgarritasuna emateko. Eta bestetik, etorkizuneko gogoetak bideratu, zorroztu, osatu zein zabaltzeko nolabaiteko abiapuntua proposatzeko. Perspektiba feministaz hitz egitea ez da kontu berria bertso-munduan, eta mugimendu zein akademia feministaren eta bertsolaritzaren arteko lotura ere ez da oraintsuko kontua. Baina, azken urteotan bertsogintzaren zein bertsolaritzaren irakurket...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Erakunde egilea: Udako Euskal Unibertsitatea
Beste egile batzuk: Artetxe, Miren ; Labaka Mayoz, Ane ; Altuna, Ander
Argitaratua: Bilbo : UEU , 2019
Gaia
Generoa / Forma Monografiak
Loturak: Argitaletxearen webgunea

Internet

Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 821.361.66 ber Eskuragarri  Eskatu EK19100546