Azala
Liburua Eskuragarri

Amatasuna eta aitatasuna [Interneteko baliabidea] : proposamen berriak / Itziar Alonso-Arbiol (koord.)

Azken urte hauetan familia kontzeptua aldatu da, batik bat familia-eredu desberdinak nagusitu direlako, eta egungo euskal familien erdia baino gutxiago sar dezakegu familia "tradizionalaren" ereduaren barruan. Batetik, sexu bereko pertsonen arteko ezkontza Estatu Espainiarrean legala denetik guraso izateko aukerak agertu dira, eta horrekin batera, eztabaida zabaldu da profesionalen artean eta gizartean. Bestetik, adopzioa egun ama eta aita izateko ohiko bidea bihurtzen ari da; gehienetan nazioarteko bidea jorratzen da eta Euskal Herri koloretsua da horren ondorioa. Familia-eredu berri hauetan gero eta ohikoagoa da guraso bakarra izatea edota dibortzio-prozesutik pasatu diren gurasoak ikustea. Halaber, hain haur gutxi izaten den herri honetan haurrak izateko planteamenduaren inguruko hausnarketa ere beharrezkoa dela pentsatzen dugu, hala nola bikotean haurra ekartzeak izango duen inpaktuaz. Era berean, gizartean gurasoen korrespontsabilitatea suspertzen duten lan-neurriak eta neurri legalak ere agertu berri dira. Alderdi hauek guztiak jorratzeko nola haur batzuekiko (hiperaktiboak, tenperamentu zailekoak, ezgaitasun bat daukatenak, supergaituak, eta behar berezidun haurren adopzioak) esku-hartze estrategiak planteatzeko, zenbait diziplinatako profesionalen lana bildu da liburu honetan.

Zerrenda:
Erakunde egilea: Udako Euskal Unibertsitatea
Beste egile batzuk: Alonso-Arbiol, Itziar
Argitaratua: Bilbo : Udako Euskal Unibertsitatea , 2006
Gaia
Generoa / Forma Interneteko baliabidea
Monografiak
Loturak: Liburuaren bertsio digitala (Buruxkak)

Internet


Liburuaren bertsio digitala (Buruxkak)
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 173.5/7 ALO ama Eskuragarri  Eskatu 1014528