Zoaz infernura, laztana [Interneteko baliabidea - Audioa] / egilea, Anjel Lertxundi ; kontalaria, Ainhoa Aierbe
Anjel Lertxundik (Orio 1948) bikote harremanak aztertzen ditu EiTB podkastek audioliburu gisara eskaintzen dizun eleberri honetan. Gehienetan, botere harreman bihurtzen dira harreman horiek, eta gaur egungo edozein egunkari hartzea nahikoa da ikusteko ez dela gutxitan gertatzen boteretsuenak bere boterea baliatzea ahulena umiliatzeko eta tratu txarren bidez otzantzeko. Eleberriko narratzaileak berak kezka adierazten du "Galdetzen dut: hitzekin -nire hitzekin, alegia- jaso dezaket emakumearen izaeraren isla bat, ez dakit zehatza, baina zehaztasunera hurbilduko dena?". Halaxe dio pertsonaia nagusiaren barruan, sartzeko gai izango den edo ez azaltzeko unean. Eta bai, maisutasunez lortzen du Rosaren baitan sartzea. Izan ere, generoko elementuak erabiltzeaz gainera -nobela beltzaren elementuak, intrigarenak...-, gaur gaurko kontakizuna eraiki du Lertxundik, hizkera bizkorrean eta gardentasunez.
Egile nagusia: | |
---|---|
Beste egile batzuk: | |
Argitaratua: |
Bilbo :
EITB,
2021
|
Bilduma: |
Aisia-Fikzioa. Audioliburuak (EITB podkast)
|
Gaia | |
Generoa / Forma |
Interneteko baliabidea
Helduentzako Literatura Audioak Podcastak Audio-liburuak |
Loturak: |
Entzun audio-liburua Ikus liburua EIMA Katalogoan |
Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Narratiba (Helduentzat) | INTERNETEKO BALIABIDEA | EK21120174 |