Zoaz mendira aldarrikatzera [Interneteko baliabidea] / James Baldwin ; itzultzailea, Juan Mari Mendizabal
James Baldwin New Yorkeko Harlem auzoan jaio zen 1924ko abuztuaren 2an. Bederatzi anai-arrebaren artean zaharrena, pobrezian hazi zen Harlem auzo beltzean. Institutuko aldizkarian hasi zen idazten, eta eskola-orduetatik kanpo predikatzaile gisa ibili zen bertako eliza txiki batean. Garai hartako oroipenez baliatuko zen, besteak beste, Go Tell It on the Mountain (1953) eleberri erdi-autobiografiko honetako materiala hornitzerakoan. Institutu-ikasketak amaitzean Elizatik zein guettotik urrundu eta Greenwich Village auzo bohemioan finkatu zen. Bertan gaizki ordaindutako lanetan jardun zuen, eta Richard Wright idazle beltzaren laguntzaz eleberriak idazteari eta literatur kritika egiteari ekin zion. Baina, arrazakeria zela eta, Estatu Batuetan idaztea jasanezina egiten zitzaion eta Parisera abiatu zen 1948an. Han, pobrezia handian, idazten jarraitu zuen. Bertan amaitu zuen 10 urte lehenago hasitako Go Tell It on the Mountain hau; eta Giovanni's Room (1956) eta Notes of a Native Son (1955) idatzi ondoren, 1957an Estatu Batuetara itzuli zen. Estatu Batuak kolpatu zituen eskubide zibilen aldeko borrokan buru-belarri murgildu zen, arraza beltzaren errebindikazioak lau haizeetara aldarrikatuz. Garai hartakoak dira Nobody Knows My Name (1961) saiakera eta Another Country (1962) eleberria. Ondoren musulman beltzen eta are Pantera Beltzen posizioetara ere labaindu zen, nahiz eta nazionalista beltzek erabat onartu ez zuten, haien ustetan bigunegia zelako. Frantziako he...
Egile nagusia: | |
---|---|
Erakunde egilea: | |
Egilea(k): | |
Argitaratua: |
Euba :
Ibaizabal,
L.G. 1996
|
Bilduma: |
Literatura unibertsala ;
48 |
Generoa / Forma: |
Helduentzako Literatura
Baliabide digitalak |
Loturak: |
Ikus liburuaren bertsio digitala (armiarma.eus) |
Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Narratiba (Helduentzat) | N BAL zoa | Eskuragarri Maileguan eskatu | EK22020101 |