Azala
Audioa Eskuragarri

Zoaz infernura, laztana [Interneteko baliabidea - Audioa] / egilea, Anjel Lertxundi ; kontalaria, Ainhoa Aierbe

Anjel Lertxundik (Orio 1948) bikote harremanak aztertzen ditu EiTB podkastek audioliburu gisara eskaintzen dizun eleberri honetan. Gehienetan, botere harreman bihurtzen dira harreman horiek, eta gaur egungo edozein egunkari hartzea nahikoa da ikusteko ez dela gutxitan gertatzen boteretsuenak bere boterea baliatzea ahulena umiliatzeko eta tratu txarren bidez otzantzeko. Eleberriko narratzaileak berak kezka adierazten du "Galdetzen dut: hitzekin -nire hitzekin, alegia- jaso dezaket emakumearen izaeraren isla bat, ez dakit zehatza, baina zehaztasunera hurbilduko dena?". Halaxe dio pertsonaia nagusiaren barruan, sartzeko gai izango den edo ez azaltzeko unean. Eta bai, maisutasunez lortzen du Rosaren baitan sartzea. Izan ere, generoko elementuak erabiltzeaz gainera -nobela beltzaren elementuak, intrigarenak...-, gaur gaurko kontakizuna eraiki du Lertxundik, hizkera bizkorrean eta gardentasunez.

Zerrenda:
Egile nagusia: Lertxundi, Anjel
Egilea(k): Aierbe, Ainhoa
Argitaratua: Bilbo : EITB, 2021
Bilduma: Aisia-Fikzioa. Audioliburuak (EITB podkast)
Gaia:
Generoa / Forma: Interneteko baliabidea
Helduentzako Literatura
Audioak
Podcastak
Audio-liburuak
Loturak: Entzun audio-liburua
Ikus liburua EIMA Katalogoan

Antzeko izenburuak