Azala
Audioa Eskuragarri

Jenisjoplin [Interneteko baliabidea - Audioa] / egilea eta esataria, Uxue Alberdi ; zuzendaria, Iñaki Beraetxe ; ekoizpena, On Time ekoizpenak eta EITB media

Uxue Alberdik (Elgoibar 1984) 2017an Susarekin argitaratutako lana da Eitbpodkastek eskura jartzen dizuna. Gehigarri batekin gainera, idazle berak irakurtzen dizula belarrira, beste inork baina hobeto! Nagore Vargas da nobelaren protagonista. Baldintza makurrei aurre eginez zaildutakoa da Nagore, gaztaroa intentsitate handiz bizi izan dutenen grinarekin borrokatzera ohitua: autoritatearen kontra, benetakotasunaren bila, desafioek inarrosirik, barne bulkadaz, presaka maitatzen, bortizkeriari artez begira, arriskuari deika, edozertarako prest. Bilbora iritsi zenean hiri bat gatazkan zeukan deskubritzeko; zenbait iraultza eta abentura, engaiatzeko; gorputz bat, biolentziaren eta erotikaren artean jokoan jartzeko. Klasearen, aberriaren eta sexuaren izenean nork bere amorrua bizkortzen zuen garaiak gozatu zituen Nagorek. Baina orain, 2010eko irailean, 28 urte dituela, Artxandan dago Libre irratiko hiru lagunekin, azken bilkura moduko bat antolatu dute, jakinaren gainean segika dituztela txakurrak, preso hartuko dituztela ziurrenik eta itxi egingo dutela irratia.

Zerrenda:
Egile nagusia: Alberdi, Uxue
Egile korporatiboa(k): On Time ekoizpenak ; Euskal Irrati Telebista
Egilea(k): Beraetxe, Iñaki
Argitaratua: Bilbo: EITB, 2021
Bilduma: Aisia-Fikzioa. Audioliburuak (EITB podkast)
Gaia:
Generoa / Forma: Interneteko baliabidea
Helduentzako Literatura
Audioak
Podcastak
Audio-liburuak
Loturak: Entzun audio-liburua
Ikus liburua EIMA Katalogoan
Liburu honi buruzkoak Artefaktua telesaioan
Sinopsia:Uxue Alberdik (Elgoibar 1984) 2017an Susarekin argitaratutako lana da Eitbpodkastek eskura jartzen dizuna. Gehigarri batekin gainera, idazle berak irakurtzen dizula belarrira, beste inork baina hobeto! Nagore Vargas da nobelaren protagonista. Baldintza makurrei aurre eginez zaildutakoa da Nagore, gaztaroa intentsitate handiz bizi izan dutenen grinarekin borrokatzera ohitua: autoritatearen kontra, benetakotasunaren bila, desafioek inarrosirik, barne bulkadaz, presaka maitatzen, bortizkeriari artez begira, arriskuari deika, edozertarako prest. Bilbora iritsi zenean hiri bat gatazkan zeukan deskubritzeko; zenbait iraultza eta abentura, engaiatzeko; gorputz bat, biolentziaren eta erotikaren artean jokoan jartzeko. Klasearen, aberriaren eta sexuaren izenean nork bere amorrua bizkortzen zuen garaiak gozatu zituen Nagorek. Baina orain, 2010eko irailean, 28 urte dituela, Artxandan dago Libre irratiko hiru lagunekin, azken bilkura moduko bat antolatu dute, jakinaren gainean segika dituztela txakurrak, preso hartuko dituztela ziurrenik eta itxi egingo dutela irratia.
Deskribapen fisikoa:Audioa (mp3) (7 h 51 min) : soinuduna