Azala
Liburua Eskuragarri

Preposta / [argazkiak] Ames Badiola Rubio ; [hitzaurrea, Eztenako lantaldea]

2019an ideia zoro samar bat otu zitzaigun Eztena arte eszenikoen jaialdiko lantaldeko kideei: hiru laborategi eszeniko sortzea gidari banarekin, esperimentazioa eta sormen prozesuari garrantzia emanez batez ere. Bertako emaitzekin osatuko genuen jaialdiko programazio osoa. Espe Lopez, Horman Poster eta Metrokoadroka kolektiboari proposatu zitzaien laborategion gidaritza, eta deialdi irekia eginez aukeratu ziren proiektuetako 25 sortzaileak. La Mirada/Begirada, Eraikitzen gaituzten hitzak eta Aldarri izan ziren sortutako lanak, hurrenez hurren. Emaitzaren beraren gainetik sormen prozesuok izango zuten arrantziaz jabetuta, Amets Badiola Rubiori eskatu genion guztiaren lekuko izan eta argazkien bitartez esperientzia hauen erretrato libre bat egitea. Esku artean duzun liburu hau da horren emaitza: Preposta, hiru sormen prozesuen eta haien emaitza eszenikoen irudi-kronika poetikoa, esperientzia kolektibo baten barrutik gertatutakoei emandako begirada sortzailea.

Zerrenda:
Egile nagusia: Badiola Rubio, Amets
Argitaratua: [Errenteria] : Eztena : Zizt! Kultur Elkartea, 2019
Edizioa: 1. ed.
Bilduma: Eztena liburuak
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 821.361-2"19" BAD pre Eskuragarri  Maileguan eskatu EK20010154