Azala
Liburua Eskuragarri

Burgosko auzia : iraultza eta bizi! / [gidoia eta testuak] Mikel Antza ; [ilustrazioak] Adur

Adur Larrea irudigileak eta Mikel Antza idazleak Burgosko Auzia AEBetan gertatu izan balitz Hollywooden film bat aspaldi egina egongo litzatekeela uste dute, edo telesail bat HBOn edo Netflixen. Herrialde txiki honetan, ordea, nabarmentzen dutenez, irakaskuntzako curriculumean ere ez da agertu ere egiten mundua astindu zuen prozesu historikoa. Horregatik, bien artean egin duten nobela grafiko honek Euskal Herriaren historian erabakigarria izan zen gertaera hura gogora ekartzeko balio dezakeela uste dute. Bertan, Burgosko Kapitaintza Nagusian gertatu zena kontatzen da, baina baita Euskal Herrian eta munduan 1970eko abendu hotz hartan gertatutakoa ere. Eta informazio osagarri gisa, liburuak 40 bat orrialdeko dosier historiko-literario bat dakar, hori ere marrazkiz ilustraturik.

Zerrenda:
Egile nagusia: Antza, Mikel
Egilea(k): Larrea, Adur
Argitaratua: Donostia : Gara, L.G. 2020
Gaia:
Generoa / Forma: Komikiak
Helduentzako Literatura
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Komikia K ANT bur Eskuragarri  Maileguan eskatu EK21010020