Sorgin seinalea / gidoia, Gregorio Muro "Harriet" ; marrazkia eta kolorea, Daniel Redondo ; [itzulpena, M.A. Elustondo]
Ez gara inoiz istorio aditzen nekatuko. Borgesek nonbait idatzia utzi zuenez. Ez gara inoiz istorio aditzen, idazten nahiz irakurtzen nekatuko. Istorioa ona denean, berriz, ez dugu eragozpenik behin eta berriro eta askotan kontakizun bera irakurtzeko. Horixe da "Sorgin seinalea"-ren kasua. Duela kasik hogeita hamar urte estreinakoz irakurri genuena berri balitz bezala irakurtzen ahal dugu orain. Duela hogeita hamar urte irakurtzeko zoria izan ez zutenek, berriz, oraintxe dute aukera ederra. Elbira Goitia uztariztarraren abenturak gure historiaren parte dira. Garai iluna, gizarte estua, miseria gorria... eta Inkisizioaren itzal beltza, atzapar luzea, errukigabeko bortizkeria, ordena jakin baten zaindari zintzo eta leial. Ordena jakin horretatik kanpo dira Elbira Goitia eta -ibilera herreneko agirretar haren modura-, goitiatarrak, atalik atal gertatuko zaizkien ustekabeko egoera eta arriskuei aurre egin beharrean, mundua latz den bazterretan, aldi goxo eta erosoak hain neke, eskas eta gutxi... 1611. Uztaritze. Pierre Rostegi, Lancreko jauna Elbira Goitiaren kontra ari da...
Egile nagusia: | |
---|---|
Egilea(k): | ; |
Argitaratua: |
[Urnieta]
: Harriet
, L.G. 2017
|
Gaia: | |
Generoa / Forma: |
Komikiak
Helduentzako Literatura |
Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Komikia | K MUR sor | Eskuragarri Maileguan eskatu | IRALE19110539 |
Komikia | K MUR sor | Eskuragarri Maileguan eskatu | EK19070084 |