Azala
Liburua Eskuragarri

Anker : taiga odoltsua / gidoia, Gregorio Muro Harriet ; marrazkia, Alex Macho ; kolorea, Garluk Aguirre ; [izulpena, Miel A. Elustondo]

Ingurumen thriller bat. Hala definitu du Harriet argitaletxeak "Anker" komikia. Orain arteko narrazio historikoetatik istorio garaikide batera egin du jauzi Gregorio Muro Harriet-ek gidoia osatzeko: Siberiako basoen soiltzea eta egurraren trafikoa. Eta ezohiko protagonista bat jarri du kontakizunaren erdi-erdian: bere giza ehizaldietan egurketarien, ekologisten eta mafiako kideen artean bereizketarik egiten ez duen tigre siberiar bat. Alex Macho marrazkilariak eraman du narrazioa irudietara, eta Ekaitz Agirre Garluk-ek jarri dizkio koloreak.[Berria egunkaria] Natura haserretzen denean inor ez da salbu. 2019ko urtarrila. Primorie-ko Krai lurraldean gara, Errusiako ekialde urrunean, Txina eta Ipar Koreako mugetatik bertara. Isileko ehiztari batek Siberiako tigre bat zauritu du eta, harrezkero, gizakiak ehizatzeari emana bizi da piztia ankerra. Tigrea ez da haragi gose, mendeku gose baizik, eta biktimen odolez blaituko ditu Siberiako taigaren lau hegalak. Amba, basoetako espiritu beltza, ehizara ateratzen denean inor ez da salbu, ez txinatar-errusiar mafiek kontrolatzen dituzten egurketari-brigadak, ez Amureko Tigre-guneko agenteak, ez ekologista zailduen taldea.

Zerrenda:
Egile nagusia: Muro, Gregorio
Egilea(k): Macho, Alex ; Agirre, Ekaitz ; Elustondo, Miel Anjel
Argitaratua: [Urnieta] : Harriet, L.G. 2023
Generoa / Forma: Komikiak
Helduentzako Literatura
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Komikia K MUR ank Eskuragarri  Maileguan eskatu IRALE23030024
Komikia K MUR ank Eskuragarri  Maileguan eskatu EK23030009