Hiztegigintza elebiduna [Interneteko baliabidea] / David Lindemann ; zuzendaria, Miren Azkarate Villar : euskara-alemana : "euskarazko bertsioa"
Tesi honetan, azkenengo bost urteotan burutu ditugun ikerketa-lanak aurkezten ditugu. Euskarazko eta alemanezko hiztegigintza elebiduna da jorratutako ildo guztiek elkarrekin duten gaia. Hiztegi berria sortzea zen asmoa, euskara-alemanezko hiztegi elektronikoa, hain zuzen ere. Asmoa gauzatzeko bidean, Hiztegigintza Historikoan, Metalexikografian, Hizkuntzalaritza Konputazionalean eta Hiztegigintza Aplikatuan kokatuko genituzkeen egin ditugun urratsen berri ematen dugu. Lehenik, gaiari ikuspuntu diakroniko batetik hurbiltzen gara. Alemana-euskara konbinazioan gaur arte ditugun lanak aztertzen ditugu, horien artean XIX. mendeko hiru lan, eta 1968, 1999 eta 2007ko hiztegi bana. Tesiaren bigarren atalean, euskararekiko eta alemanarekiko hiztegigintza elektronikoan dugun artearen egoera dugu hizpide, aro elektronikoaren aurreko zenbait lan ere kontuan hartuz. Hainbat paperezko zein formatu elektronikoan datozen hiztegitako laginak ikusi eta elkarrekin konparatzen ditugu. Bigarren atalean garatutako irizpideetatik abiatuz, proposamen zehatz batera igarotzen gara hirugarren atalean: alemana eta euskara lotzen dituen EuDeLex hiztegi elektroniko elebiduna egituratzeari ekiten diogu, makroegitura eta mikroegitura proposatuz, XML-egitura zein argitaratzeko formatuko hiztegi gisa.Laugarren atalean, EuDeLex hiztegia aleman-euskarazko itzulpen-ordainez osatzeko jokabideak dira gaia. Aleman-euskarazko itzulpen-ordainen bikoteak lortzeko metodo sorta ezartzen dugu hizkuntzalaritza konputazio...
Egile nagusia: | |
---|---|
Egilea(k): | |
Argitaratua: |
; [S.l.]
: [s.n.]
, 2015
|
Gaia: | |
Generoa / Forma: |
Doktorego-tesiak
Baliabide digitalak Monografiak |
Loturak: |
Joan Ingumaren webgunera Joan material honetara |
Adina / Maila: |
espezializatua |

Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Monografia | INTERNETEKO BALIABIDEA | EK18030231 |