Azala
Liburu elektronikoa Eskuragarri

Jendaurreko Konta-saioa [Interneteko baliabidea] / Leire Diaz de Gereñu Lasaga ; zuzendaria, Itziar Idiazabal Gorrotxategi, Luis Mari Larringan Aranzabal : gertakari sozio-diskurtsiboa eta testu-genero berezitua

Tesi honek bi atal nagusi dauzka. Lehenengoan, euskarazko kontalaritzaren zenbait alderdi sozio-kultural aztertu dira, kontalaritza berria deitzen den mugimenduaren testuinguru orokorrean kokatuz. Euskarazko kontalaritza berria Europa mailan gertatu diren aldaketa eta behar sozio-kulturalen emaitza gisa aurkezten da, eta mugimenduaren kronologian aro ezberdinak identifikatzen dira. Baieztatzen da euskarazko kontalaritza berria ez dela mugimendu isolatu, ez eta jaio berria. Erakusten da, halaber, historian zehar egokitzen eta berriztatzen joan dela. Justifikatzen da kontalaritza berria deitura zertan datzan. Tesiaren bigarren atal nagusian euskarazko kontalaritza berriaren esparruan gauzatu diren kontalari adituen berbazko ekoizpenak aztertzen dira enpirikoki. Lehenik eta behin, ordea, aukeratutako marko teorikoaren eta metodologikoaren berri emanez ekiten zaio atalari. Interakzionismo-sozio-diskurtsiboaren ikuspegia harturik egiten den aukera epistemologikoak bi ondorio ditu tesian: batetik, azter objektuaren definizioan eta bestetik, hortik sortzen den azpi-egitura kontzeptualean. Gure marko teorikoan mintzaira giza ekintza denez, eta ekintza hori genero baten araberako testu bidez datorkigunez, aztergai hartzen ditugu kontalaritza berriaren konta-saioak euren osotasunean. Konta-saioen osaera generikoa baden eta zertan den planteatzean da tesian, zehazki, konta-saioen azpiegituraren azterketa egiten delarik. Transkripzio irizpide zehatzez eraiki den corpus enpirikoa oinarri...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile nagusia: Diaz de Gereñu, Leire
Egilea(k): Larringan, Luis Mari ; Idiazabal, Itziar
Argitaratua: ; [S.l.] : Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Argitalpen Zerbitzua , 2016
Gaia:
Generoa / Forma: Doktorego-tesiak
Baliabide digitalak
Monografiak
Loturak: Joan Ingumaren webgunera 
Joan material honetara
Adina / Maila: espezializatua
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia INTERNETEKO BALIABIDEA EK18030237