Azala
Liburua Eskuragarri

Hizkuntzen antolaketa burmuin elebidunean [Interneteko baliabidea] : gaztelania-euskara elebidun afasiko baten kasu-azterketa / Amaia Munarriz Ibarrola ; zuzendaria, Maria José Ezeizabarrena Segurola

Tesi honen xede nagusia da hizkuntzak eta hizkuntza osagaiak elebidunen burmuinean nola antolatzen diren ezagutzea, eta horretarako datu bila gaztelania-euskara elebidun afasiko baten kasu azterketa longitudinala burutu dugu. Afasia elebakarrean eta elebidunean proposatu izan diren hizkuntza-zailtasunen ikerketa galderen, emaitzen eta teorien berri emanda, euskara-gaztelania afasia kasu batean hizkuntza arazoak nola azaleratzen diren behatu da bi hizkuntzetan ariketa ugariren bidezko datu-bilketari esker. Ikerketa honetan ikusi da burmuineko lesioak ez diela eragin hizkuntza osagaiei modu berean, hain zuzen, ikusi da maila semantikoa urratu gabe dagoela eta, aldiz, maila lexiko, fonologiko eta morfosintaktikoan urraduraren sintomak azaleratu direla. Halaber, arazoak ez dira maila eta mota berekoak bi hizkuntzetan morfosintaxian aurkitutako alde kualitatiboek eta maila lexiko eta lexiko osteko fonologikoko alde kualitatiboek erakutsi dutenez. Emaitza horiek afasiaren literaturako ebidentziekin batera, berresten dute hein batean bi hizkuntzak eta hizkuntza osagaiak neurofuntzionalki bereiziak direla burmuinean.

Zerrenda:
Egile nagusia: Munarriz Ibarrola, Amaia
Egilea(k): Ezeizabarrena, Mª Jose
Argitaratua: ; [S.l.] : Servicio Editorial de la Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen Argitalpen Zerbitzua , 2015
Gaia:
Generoa / Forma: Doktorego-tesiak
Baliabide digitalak
Monografiak
Loturak: Joan Ingumaren webgunera 
Joan material honetara
Adina / Maila: espezializatua
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia INTERNETEKO BALIABIDEA EK18030227