Azala
Liburu elektronikoa Eskuragarri

Helduaroaren eta zahartzaroaren garapena [Interneteko baliabidea] / Luixa Reizabal Arruabarrena, Izarne Lizaso Elgarresta

Garai batean, garapenaren psikologiak bizi-zikloaren lehen aroetan (haurtzaroan eta nerabezaroan, alegia) gertatzen den garapenean jartzen zuen arreta, nerabezarotik aurrera garapen ontogenetikoan aztertua izatea merezi duen ezer gertatuko ez balitz bezala. 1960ko hamarkadatik aurrera, ostera, egoera hori aldatzen hasi zen garapenaren psikologian funtsezko ekarpena egin duen «bizi-zikloa» delako ikuspegiari esker. Ikuspegi horren arabera, garapena bizi garen artean gertatzen da; dimentsio askotakoa da; norabide askotakoa da; haren ezaugarri nagusietako bat plastikotasuna da; testuinguru historikoaren araberakoa da eta kausa askoren ondorio. Hala, egun garapenaren psikologiak interes handia du helduaroan eta zahartzaroan gertatzen den garapenean. Horren adierazle izango lirateke, batetik, azken hamarkadetan giza garapenaz argitaratu diren eskuliburu asko, zeinek bizi-zikloaren ikuspegia hartu eta giza garapena sorkuntzatik heriotzara deskribatzen duten. Bestetik, helduaroaren eta zahartzaroaren garapenaz argitaratu diren liburuak. Zoritxarrez helduaroan eta zahartzaroan gertatzen den garapen tipikoaren inguruan argitaratutako materialak gaztelaniaz eta ingelesez idatzi izan dira eta orain arte ez zegoen euskaraz idatzitakorik. Pantailan duzun materiala hutsune hori betetzera dator. Izan ere, gure hizkuntzan helduaroan eta zahartzaroan arlo biologikoan, kognitiboan eta sozial eta afektiboan gertatzen diren aldaketak deskribatzea helburu duen lehen materiala da.

Zerrenda:
Egile nagusia: Reizabal Arruabarrena, Luixa
Erakunde egilea: Euskal Herriko Unibertsitatea. Argitalpen Zerbitzua
Egilea(k): Lizaso Elgarresta, Izarne
Argitaratua: [Bilbo] : Euskal Herriko Unibertsitatea , 2011
Gaia:
Generoa / Forma: Baliabide digitalak
Monografiak
Loturak: Material honetarako sarbidea lortu (EHUko webgunean)
Sinopsia:Garai batean, garapenaren psikologiak bizi-zikloaren lehen aroetan (haurtzaroan eta nerabezaroan, alegia) gertatzen den garapenean jartzen zuen arreta, nerabezarotik aurrera garapen ontogenetikoan aztertua izatea merezi duen ezer gertatuko ez balitz bezala. 1960ko hamarkadatik aurrera, ostera, egoera hori aldatzen hasi zen garapenaren psikologian funtsezko ekarpena egin duen «bizi-zikloa» delako ikuspegiari esker. Ikuspegi horren arabera, garapena bizi garen artean gertatzen da; dimentsio askotakoa da; norabide askotakoa da; haren ezaugarri nagusietako bat plastikotasuna da; testuinguru historikoaren araberakoa da eta kausa askoren ondorio. Hala, egun garapenaren psikologiak interes handia du helduaroan eta zahartzaroan gertatzen den garapenean. Horren adierazle izango lirateke, batetik, azken hamarkadetan giza garapenaz argitaratu diren eskuliburu asko, zeinek bizi-zikloaren ikuspegia hartu eta giza garapena sorkuntzatik heriotzara deskribatzen duten. Bestetik, helduaroaren eta zahartzaroaren garapenaz argitaratu diren liburuak. Zoritxarrez helduaroan eta zahartzaroan gertatzen den garapen tipikoaren inguruan argitaratutako materialak gaztelaniaz eta ingelesez idatzi izan dira eta orain arte ez zegoen euskaraz idatzitakorik. Pantailan duzun materiala hutsune hori betetzera dator. Izan ere, gure hizkuntzan helduaroan eta zahartzaroan arlo biologikoan, kognitiboan eta sozial eta afektiboan gertatzen diren aldaketak deskribatzea helburu duen lehen materiala da.
Finantzaketa:Liburu honek UPV/EHUko euskara eta eleaniztasuneko errektoreordetzaren dirulaguntza jaso du
Deskribapen fisikoa:: PDF artxiboa 273 or.
ISBN:978-84-694-5882-2