Genero berdintasunean hezteko gida [Interneteko baliabidea] : familia, irakasle eta bestelako hezitzaileentzat / Luixa Reizabal Arruabarrena
XXI. mendean oraindik haur eta nerabeek generoaren ikusmolde sexistaren araberako uste, rol eta jokabide estereotipatuak garatzen dituzte. Hori ekidin ezean, haur eta nerabe horiek generoan oinarritutako diskriminazioa, indarkeria fisikoa, berdintasunik eza eta antzekoak normaltzat hartu edo/eta eragiteko arriskua dago. Zorionez, bada arriskua saihesteko biderik. Hain zuzen ere, hezkidetza delako hezkuntza mota. Androzentrismoa, matxismoa, sexismoa, homofobia, transfobia eta antzekoak desagerrarazi eta gizon eta emakumeen arteko benetako berdintasuna lortzea helburu duen hezkuntza-prozesua da hezkidetza, eta hori da, hain zuzen ere, gida honetan jorratzen den gaia. Helburu hori lortzearren, hiru zatitan banatu dugu gida. Lehenengoan, hezkidetza izango da hizpide eta bi kapituluk osatzen dute. Lehenengo kapituluan hezkidetza lantzera bultzatu gaituzten arrazoiak azaldu eta zenbait kontzepturen esanahia argituko da. Bigarrenean, berriz, hezkidetzak bakea lortzeko tresna gisa duen garrantzia aztertuko da. Genero-sozializazioa izango da hizpide bigarren zatian. Batetik, haurrek generoaren ikusmolde sexista eskuratzen duten prozesua deskribatuko da eta, ondoren, familian, eskolan, mintzairan, ikus-entzunezkoetan eta Interneten eta atsotitzetan, abestietan eta umorean ikusmolde hori nola transmititzen den azalduko da, ezinbestekoa baita transmisio-moduez jabetzea hura eten eta hezkidetza sustatu nahi bada. Azkenik, hirugarrenen zatian, hezkidetza-prozesua zenbait hezkuntza-testu...
Egile nagusia: | |
---|---|
Erakunde egilea: | |
Argitaratua: |
Bilbo :
Udako Euskal Unibertsitatea, Euskal Herriko Unibertsitatea,
L.G. 2015
|
Gaia: | |
Generoa / Forma: |
Monografiak
|
Loturak: |
Argitaletxearen webgunea (EHU) Argitaletxearen webgunea (UEU) |
Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Monografia | 37.043 REI gen | Mailegatua Maileguan eskatu | EK15121859 |