Azala
Liburua Eskuragarri

Gizarte-ezagutzaren garapena nerabezarora arte [Interneteko baliabidea] / Arg.Luixa Reizabal Arruabarrena

Jaiotzen diren unetik, gizakiak oso konplexua den gizarte-sistema batean murgiltzen dira. Sistema horretan bizirauteko, ezinbestekoa da horren inguruko ezaguera garatzea. Besteak beste, ikasi behar dute pertsonez eta haien arteko harremanez; aberria, politika, ekonomia eta antzeko sistema sozialen funtzionamenduaz; bakea, gerra eta beste hainbat kontzeptu sozialen esanahiaz eta arau moralez. Hala, esku artean duzun liburuaren helburua, hau da: gizarte-sistema osatzen duten hainbat gairi buruzko ezagueraren garapena deskribatzea eta horren inguruko hausnarketa bultzatzea. Helburu hori lortzearren, liburua sei ataletan banatu dugu. Lehenengoan, gizarte- ezagutzaren garapena delako ikerketa-eremuari dagozkion oinarri kontzeptual eta metodologikoak azalduko dira. Bigarren atalean, berriz, testuinguruak gizarte- ezagutzaren garapenean duen eragina izango da hizpide. Hirugarren, laugarren eta bosgarren ataletan, gizarte-ezagutza osatzen duten eremuei (pertsonartekoari, sozietalari eta moralari) dagozkien hainbat gairen ezagutzaren garapena deskribatuko da. Azkenik, seigarren atala esku-hartzeari dagokio. Atal bakoitza osatzen duten kapituluen amaieran, zenbait ariketa proposatzen dira, irakurritakoa hobeto ikasi eta horren inguruko hausnarketa bultzatzeko. Funtsean, liburua idatzi dugu gizarte-ezagutzaren garapenari euskaraz hurbiltzeko tresna izan dadin. Irakurleak erabaki dezala ea lortu dugun!

Zerrenda:
Egile nagusia: Reizabal Arruabarrena, Luixa
Erakunde egilea: Udako Euskal Unibertsitatea
Argitaratua: [Bilbo] : Udako Euskal Unibertsitatea , L.G.2007
Gaia:
Generoa / Forma: Baliabide digitalak
Monografiak
Loturak: Liburuaren bertsio digitala (Buruxkak)
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 316.6 REI giz Eskuragarri  Maileguan eskatu 1010368