Azala
Liburu elektronikoa Eskuragarri

Minbizia [Interneteko baliabidea] : ihardunaldi medikoak / Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea ; batzorde antolatzailea, Jabier Agirre, Jose Ramon Furundarena eta Alberto Loizate

Esku artean duzun liburu honek, Donostiako Arantzazuko Ama Ospitalean 1991ko apirilaren 19 eta 20an ospatu ziren Ihardunaldietako hitzaldien mamia biltzen du. Ihardunaldi horiek Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak antolatu zituen Eusko Jaurlaritzako Osasun-Saila, Hizkuntz Politikarako Idazkaritza Nagusia, Donostia/Gipuzkoako Kutxa eta Donostiako Arantzazuko Ama Ospitalearen laguntzarekin. OEEren 1. Ihardunaldi Mediko hauen gai orokor bezala Minbizia aukeratu zen; gure eguneroko bizitzan garrantzi handia duen gaia, hain zuzen. Eta aurkibidean ikusi ahal izango duzunez, hiru bloketan egituratu dira Ihardunaldiak. Hauek dira hiru blokeak: a) Epidemiologia b) Klinika c) Tratamendua Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeak atseginez ematen du argitara liburu hau, hainbat lagunek egindako lanaren aitormen eta testigantza gisa, gure hizkuntza zaharrarentzat bizkorgarri eta eragingarri izango den itxaropenez. Izango al dute Ihardunaldi hauek jarraipenik etorkizunean!.

Zerrenda:
Egile korporatiboa(k): Ihardunaldi Medikoak . 1991 . Donostia) ; Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea
Egilea(k): Agirre, Jabier ; Furundarena, Jose Ramon ; Loizate, Alberto
Argitaratua: [Usurbil] : Elhuyar, L.G. 1992
Gaia:
Generoa / Forma: Baliabide digitalak
Monografiak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Ikus liburuaren bertsio digitala

Antzeko izenburuak