Zientzialari (Ana Arrieta) [Interneteko baliabidea - Bideoa] : konposatuen sintesiari esker minbizia trata daiteke / Kultura Zientifikoko Katedra (EHU)
"Zientzialari" izeneko atal honen bitartez UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak zientziaren oinarrizko kontzeptuak azaldu nahi ditu euskal ikertzaileen laguntzarekin. Bideo honetan: kimika Organikoan, konposatuen sintesiak prestakuntza prozesu bati egiten dio erreferentzia. Xedea da bi erreaktibo edo hasierako produktu desberdinak sintetizatzea eta produktu edo konposatu berri bat sortzea. Produktu hauek ezagunak izan daitezke, hala nola, naturan aurkitu ahal diren materialak, edo ezezagunak, hau da, propietate eta aplikazio berriak dituztenak.Sintesiaren prozesua aurrera eramateko, kimika konputazionala erabil daiteke. Tresna honek erreakzioa zergatik gertatzen den eta erreakzio hori gertatzeko balditza onenak zeintzuk diren aztertzeko aukera ematen du.Konposatuen sintensiari esker sortzen diren produktuak hainbat aplikazio izan ditzakete, adibidez, minbizia tratatzeko botiken garapenean, plastikoaren berrikuntzan edo ingenieritzan erabiltzen diren elementuen ekoizpenean. Kimika konputazionala eta konposatuen sintesiari buruzko etorkizuna eta erronkak ezagutzeko, Ana Arrieta UPV/EHUko Kimika Fakultateko Kimika Organikoa I saileko ikertzailearekin bildu gara.
Erakunde egilea: | |
---|---|
Egilea(k): | |
Argitaratua: |
[S.l.] :
UPV/EHU,
2021
|
Bilduma: |
EHUko Kultura Zientifikoko Katedra (Youtube kanala)
; 155 Zientzialari (Youtubeko kanala) ; 155 |
Gaia: | |
Generoa / Forma: |
Interneteko baliabidea
Erreferentzia-materialak Bideo didaktikoak |
Loturak: |
Ikus bideoa Ikus YouTube kanala |
Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Erreferentzia-bideoak | INTERNETEKO BALIABIDEA | EK21100013 |