Azala
Bideoa Eskuragarri

Zientzialari (Jone Miren Altzibar) [Interneteko baliabidea - Bideoa] : diagnostiko goiztiarren erronka / Kultura Zientifikoko Katedra (EHU)

"Zientzialari" izeneko atal honen bitartez UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak zientziaren oinarrizko kontzeptuak azaldu nahi ditu euskal ikertzaileen laguntzarekin. Bideo honetan: gaur egun bularreko minbizia dugu emakumeen artean minbizirik ohikoena eta heriotza gehien eragiten dituena. Osasun Sailaren eta Osakidetzaren "Bularreko minbizia goiz detektatzeko programa" emakumeei zuzendutako programa da, emakume adin tarte jakin bati zuzendua, minbizi honek sortzen duen hilkortasuna murrizteko. "Bularreko minbizia goiz detektatzeko programa" 1995. urtean jarri zen martxan eta bi urte geroago hedatu zen erkidegora. Programa bi urtean behin 50 eta 69 urte arteko emakumeei bularreko mamografiak egitean datza. Baina parte hartzeko aukera ematen zaie ere 40tik 49ra bitartekoei, baldin eta familian bularreko minbiziaren lehen mailako aurrekariak badituzte. Programa gehiago ezagutzeko haren arduradunarekin elkartu gara, Jone Miren Altzibarrekin. Jone Miren medikua da eta Osasun Saileko Epidemiologia Unitatean dihardu eta Epidemiologia eta Osasun Publikoko Ikerkuntza Biomedikoen Sareko Zentroan ere (CIBERESP), besteak beste, zaintza epidemiologikoen alorrean ikertzen.

Zerrenda:
Erakunde egilea: EHUko Kultura Zientifikoko Katedra
Egilea(k): Altzibar, Jone Miren
Argitaratua: [S.l.] : UPV/EHU, 2021
Bilduma: EHUko Kultura Zientifikoko Katedra (Youtube kanala) ; 113
Zientzialari (Youtubeko kanala) ; 113
Gaia:
Generoa / Forma: Interneteko baliabidea
Erreferentzia-materialak
Bideo didaktikoak
Loturak: Ikus bideoa
Ikus YouTube kanala

Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Erreferentzia-bideoak INTERNETEKO BALIABIDEA EK21100073