Haragiaren gauak eta egunak / Joan Mari Irigoien
Egun hartan ere halaxe zihoan Nazario Orbe, irria eta besoak zabal, korrika zetozkiòn semealabak besarkatzeko prest; besteetan ez bezala, ordea, aitagandik bizpahiru urratsera gelditu zen Teofilo Maria erabakitasun handiz, baita atzetik beste bost anai-arrebak ere, bata bestearen ondotik; gero, hamahiru urteko umeak honela esan zion aitari, gizonaren plantak eginez: Berri txarrak. Teofilo Maria, Damaso, Domingo, Maria Bibiana, Gabino eta Alda, horra Orbetarren etxeko seme-alabak, Nazario eta Reginaren askazia jarraitzera datozenak: sinesmen zindo eta oinarri sendoenetan finkatutako sendia... baina eraikuntzarik gotorrena ere kordoka daiteke, halako batean. Orbetarren sagako bigarren liburukian, protagonisten nortasun eta berezitasunak ezagutuko ditugu, bakoitzaren ametsak eta ekintzak, nahiak eta ezinak, eta, etxekoen gorabeheren bitartez, XX. mende hasieratik 36ko gerrara bitarteko mugimendu eta gertakarien lekuko bihurtuko gara. Joan Mari Irigoienek gonbidapen berezia egiten digu irakurleoi, bidaia narratibo luze honetan partaide izan gaitezen, bertako pertsonaien abenturetan barneratuta haien bizipen eta sentipenen kide sentituko garelakoan.
| Egile nagusia: | |
|---|---|
| Argitaratua: |
Donostia
: Elkar,
L.G. 2009
|
| Bilduma: |
Orbetarrak
; 2 Literatura (Elkar) ; 288 |
| Generoa / Forma: |
Helduentzako Literatura
|
| Loturak: |
Argitaletxearen webgunea |


