Whiskey koloreko gauak / Paddy Rekalde
Beste portu batean, beste herri batean bilatu du Paddy Rekaldek babesa. Hamaika boldan eta idazle hilak ditu batzuetan lagun. Besteetan, whiskey koloreko gauak, lagunarteko hizketaldiak, tabernak, Euskal Herria, Irlanda, amodioak, abestiak, istorioak, zurrutadak giro onean, abandonatutako herriak, abandonatutako bihotzak, aldaka eta gerrien dantzak, barreneko beroa eta zurrutaden hotza, hildako biziak eta ezpainen besarkadak. Guztia gauaren koloreaz idatzirik. Garagardo eta whiskey orduetan. Hainbat apunte eta hainbat ipuin. Denak ausartak. Bakar bat bera ere ez neutrala. Ezta beharrik ere. Idazlea lubakiaren alde honetan dago, eta igartzen da. Aizue, ferrobiario baten semea da.
Zerrenda:
Egile nagusia: | |
---|---|
Argitaratua: |
Tafalla :
Txalaparta,
1999
|
Edizioa: | 1. argit. |
Bilduma: |
Amaiur (Txalaparta)
; 30 |
Gaia: | |
Generoa / Forma: |
Helduentzako Literatura
|
Loturak: |
Argitaletxearen webgunea |
Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Narratiba (Helduentzat) | N REK whi | Eskuragarri Maileguan eskatu | EK20020006 |