Azala
Liburua Eskuragarri

Bestea da mundua / Joan Mari Irigoien

Hutsetik hasi eta handiki izatera iritsi da Nazario Orbe, XIX. eta XX. mendeen arteko industrializazio-prozesuan, lanaren lanez eta zapaldu beharrekoak zapalduz. Ez da txikiagoa haren emazte Regina Aldasororen epopeia, erdaraz ez jakitetik Madrilgo Villalbako markesen jauregiko konfiantzazko neskame izateraino. Pertsonaien xehetasun psikologikoak azken muturreraino zaintzen eta aztertzen dituen nobela idatzi du Joan Mari Irigoienek, prosa jori, zehatz eta aberatsean. Aipaturiko protagonistez gainera, leku nabarmena hartuko dute Nazarioren senideek, bereziki Beñardo bertsolari xelebreak, Reginaren ahizpa Ernestinak, moja izan nahi eta komentuan hainbat istilu izango duenak, edo markesen alaba bikiek: Natalia eta Natividad, biak ere mutil berberaz maiteminduak. Hona "Orbetarrak" sagaren lehen liburukia familiaren hastapenak kontatzen dituena, eta beste zenbait istorioren aurrekari izango dena.

Zerrenda:
Egile nagusia: Irigoien, Joan Mari (1948-2023)
Argitaratua: Donostia : Elkar, 2008
Edizioa: 2. argit.
Bilduma: Orbetarrak ; 1
Literatura (Elkar) ; 278
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Narratiba (Helduentzat) N IRI bes Eskuragarri  Maileguan eskatu 1012834