Azala
Liburu elektronikoa Eskuragarri

Polisetatik inperiora: hainbat sendabide filosofiko [Interneteko baliabidea] / Ibai Zabala Pérez del Palomar

Lan honetan, agerian jartzen dira filosofiaren historia ofizialean bigarren mailan geratutako hainbat pentsamolde, Antzinako filosofiaren historiakoak, batik bat. Hala, Grezia helenistikotik Erromatar Inperiora bitartean garatu ziren hainbat filosofia-eskola eta -joera ezagutzera ematen dira (besteak beste, zinismoa, epikureismoa eta estoizismoa), eta haien sortzaile eta jarraitzaile nagusien berri ematen da, beraien pentsamenduaren gaineko azalpen eta zehaztapenekin batera. Bestalde, material hauen bitartez, filosofiaren historiak emakume filosofoekin duen zor historikoa konpentsatu nahi da, ahal den neurrian. Lan hau beste bost lanez osatutako proiektu oso baten parte da, Agora filosofia-elkarteak bultzatua. Proiektu horren helburua da batxilergoko bigarren mailako ikasleak zein irakasleak materialez hornitzea hezkuntza-lege berrian Filosofiaren Historia arlorako ezarri den gaitegia landu ahal izateko.

Zerrenda:
Egile nagusia: Zabala Pérez del Palomar, Ibai
Erakunde egilea: IRALE (Dolaretxe)
Argitaratua: Bilbo : Irale, 2024
Bilduma: IRALE (2023-2024 ikasturtea)
R400
Hezkuntza-etapa: Batxilergoa
Ikasgaia: Filosofiaren Historia
Gaia:
Generoa / Forma: Baliabide digitalak
IRALEren materialak
Curriculumeko baliabideak
EIMAk onetsitako materialak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Joan material honetara
Adina / Maila: Batxilergoa, 2. maila

Antzeko izenburuak