Ezer ez dago utzi nuen lekuan / Itziar Otegi
Gaztetan herritik alde egin zuen mutila aita arrantzalearen hil hurreneko ohe ondora itzuli da, eta horrek oroitzapen olatu bat piztuko du, arrangura eta gaitzespen isilen erresakarekin; Genevan nazioarteko erakunde batean lanpostu irrikatua lortu ondoren, alokairuan hartu duen apartamentuan aurreko maizterrak utzitako arrastoei kateaturik geratuko da beste protagonista bat, jakin-mina obsesio bilakatu arte. Laurogei urteak pasatuta, Mediterraneoan udako etxea saltzera doa Mila, seme-alabei entzungor eginez bera bakarrik, eta era guztietako bizipenak eta sentipenak izango ditu bidaian. Behatzaile eta sentiberak dira Itziar Otegiren lehen ipuin-bilduma honetako itstorioak, Donostia Hiria saria irabazi dutenak. Garai bateko amets eta ondoko dezepzioez ari zaigu, ez hemengo ez hango sentitzeaz, edertasun atzemanezinaz, besteekiko konexio-une iheskorrez, denboraren igarotze geldiezinaz... Hori dena kontakizun biribil, hizkera aberats eta doi, estilo sotil bezain delikatu batekin.
| Egile nagusia: | |
|---|---|
| Argitaratua: |
Aduna :
Elkar,
L.G. 2024
|
| Bilduma: |
Literatura (Elkar)
; 426 |
| Generoa / Forma: |
Helduentzako Literatura
|
| Loturak: |
Argitaletxearen webgunea |


