Ezer ez dago utzi nuen lekuan / Itziar Otegi
Gaztetan herritik alde egin zuen mutila aita arrantzalearen hil hurreneko ohe ondora itzuli da, eta horrek oroitzapen olatu bat piztuko du, arrangura eta gaitzespen isilen erresakarekin; Genevan nazioarteko erakunde batean lanpostu irrikatua lortu ondoren, alokairuan hartu duen apartamentuan aurreko maizterrak utzitako arrastoei kateaturik geratuko da beste protagonista bat, jakin-mina obsesio bilakatu arte. Laurogei urteak pasatuta, Mediterraneoan udako etxea saltzera doa Mila, seme-alabei entzungor eginez bera bakarrik, eta era guztietako bizipenak eta sentipenak izango ditu bidaian. Behatzaile eta sentiberak dira Itziar Otegiren lehen ipuin-bilduma honetako itstorioak, Donostia Hiria saria irabazi dutenak. Garai bateko amets eta ondoko dezepzioez ari zaigu, ez hemengo ez hango sentitzeaz, edertasun atzemanezinaz, besteekiko konexio-une iheskorrez, denboraren igarotze geldiezinaz… Hori dena kontakizun biribil, hizkera aberats eta doi, estilo sotil bezain delikatu batekin.
Egile nagusia: | |
---|---|
Argitaratua: |
Aduna :
Elkar,
L.G. 2024
|
Bilduma: |
Literatura (Elkar)
; 426 |
Generoa / Forma: |
Helduentzako Literatura
|
Loturak: |
Argitaletxearen webgunea |
Sinopsia: | Gaztetan herritik alde egin zuen mutila aita arrantzalearen hil hurreneko ohe ondora itzuli da, eta horrek oroitzapen olatu bat piztuko du, arrangura eta gaitzespen isilen erresakarekin; Genevan nazioarteko erakunde batean lanpostu irrikatua lortu ondoren, alokairuan hartu duen apartamentuan aurreko maizterrak utzitako arrastoei kateaturik geratuko da beste protagonista bat, jakin-mina obsesio bilakatu arte. Laurogei urteak pasatuta, Mediterraneoan udako etxea saltzera doa Mila, seme-alabei entzungor eginez bera bakarrik, eta era guztietako bizipenak eta sentipenak izango ditu bidaian. Behatzaile eta sentiberak dira Itziar Otegiren lehen ipuin-bilduma honetako itstorioak, Donostia Hiria saria irabazi dutenak. Garai bateko amets eta ondoko dezepzioez ari zaigu, ez hemengo ez hango sentitzeaz, edertasun atzemanezinaz, besteekiko konexio-une iheskorrez, denboraren igarotze geldiezinaz… Hori dena kontakizun biribil, hizkera aberats eta doi, estilo sotil bezain delikatu batekin. |
---|---|
Finantzaketa: | Liburu honek Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren laguntza jaso du. |
Deskribapen fisikoa: | 129 or. ; 22 cm |
Sariak: | Kutxa Fundazioa Donostia Literatura saria kontakizun liburuen arloan, 2024 |
ISBN: | 978-84-1360-490-9 |