Azala
Liburua Eskuragarri

Ezer ez dago utzi nuen lekuan / Itziar Otegi

Gaztetan herritik alde egin zuen mutila aita arrantzalearen hil hurreneko ohe ondora itzuli da, eta horrek oroitzapen olatu bat piztuko du, arrangura eta gaitzespen isilen erresakarekin; Genevan nazioarteko erakunde batean lanpostu irrikatua lortu ondoren, alokairuan hartu duen apartamentuan aurreko maizterrak utzitako arrastoei kateaturik geratuko da beste protagonista bat, jakin-mina obsesio bilakatu arte. Laurogei urteak pasatuta, Mediterraneoan udako etxea saltzera doa Mila, seme-alabei entzungor eginez bera bakarrik, eta era guztietako bizipenak eta sentipenak izango ditu bidaian. Behatzaile eta sentiberak dira Itziar Otegiren lehen ipuin-bilduma honetako itstorioak, Donostia Hiria saria irabazi dutenak. Garai bateko amets eta ondoko dezepzioez ari zaigu, ez hemengo ez hango sentitzeaz, edertasun atzemanezinaz, besteekiko konexio-une iheskorrez, denboraren igarotze geldiezinaz… Hori dena kontakizun biribil, hizkera aberats eta doi, estilo sotil bezain delikatu batekin.

Zerrenda:
Egile nagusia: Otegi, Itziar
Argitaratua: Aduna : Elkar, L.G. 2024
Bilduma: Literatura (Elkar) ; 426
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Narratiba (Helduentzat) N OTE eze Eskuragarri  Maileguan eskatu EK24120004