Airemortuak / Gorka Salces
Hainbat literatur lehiaketetan sariak jaso eta gero, Iraganaren izterrak poema-liburuarekin eman zuen bere burua ezagutzera letren munduan Gorka Salces portugaletarrak. Lan hark DK Poesia Saria irabazi zuen 2018an. Sei urte geroago dator bigarrena, Airemortuak. Orduko lanaren ertzak finduz eta helduago datorkigu oraingo honetan Salces, giro apokaliptikoz, kritika sozialez, edertasunez eta gurasotasunari eta belaunaldi artekotasunari buruzko hausnarrez beteta maleta. Lau ataletan banatuta dator liburua: Baby blues, Udaminaren logalea, Etziko enbatak eta Overbooking. Badaki egileak intimoa izaten, eta badaki, halaber, belaunaldi baten ahots bihurtzen, gizartean gertatzen denari begiak erne. Pandemiak utziko ondorioak eta isolamenduaren areagotzea ere oso presente daude liburuan, baita albiste-eskaletak eta porrotaren zentzua ere. Gai da zurrunbiloan murgiltzeko eta hartatik landa sosegua bilatzeko ere, uda minaren altzoan, hondartza galdu batean gorputz epelen lurrinean.
| Egile nagusia: | Salces Alcalde, Gorka |
|---|---|
| Argitaratua: |
Donostia :
Balea Zuria,
L.G. 2024
|
| Bilduma: |
Poesia (Balea Zuria)
; 13 |
| Generoa / Forma: |
Poesia
Helduentzako Literatura |
Antzeko izenburuak
-
Iraganaren izterrak / Gorka Salces Alcalde
nork: Salces Alcalde, Gorka
Argitaratua: (2019) -
Aro Modernoko eta Garaikideko gatazkak Ezkerraldean (arazo-egoera) / Gorka Salces Alcalde
nork: Salces Alcalde, Gorka
Argitaratua: (2020) -
Euskaldunak komunikabideen aurrean : iritzien, ohituren eta jarreren azterketa kualitatibo eta kuantitatiboa / Gorka Salces Alcalde ; zuzendaria, Josu Amezaga Albizu
nork: Salces Alcalde, Gorka
Argitaratua: (2016) -
Gazte idealistak / Gorka Torre
nork: Torre, Gorka
Argitaratua: (2001) -
Neurriak / Gorka Pascual : sistema hamartarra
nork: Pascual, Gorka
Argitaratua: (2012)