Ez sinkronia / Gorka Setien
Ez da lehenengo aldia Gorka Setienen poemek argia ikusten dutela. Sail honetako "Eta zergatik ez... Sigrid?" liburuan, eta beste zenbait solte aldizkaritan ere agertu izan dira. Prosa lanak ere argitaratu izan ditu ("Urte guztiak dira diferente" eta "Aurten ere diferente izanen da"). Hemen duzu, berriz, bakarka argitaratzen duen lehenengoa, "Ez sinkronia" izenekoa. Argitaratzea eta konstantzia ez doaz, noski, beti bide beretik. Lehenengo aldiz poeta galdera zuzen batekin plazaratzen da. Erantzunik gabeko galdera? Berak, egungo poetak bezala, agian erantzun bakar batekin, zure erantzunarekin, nahikoa du. Gorka Setienek poema aleak, irudiak, musika bakoitza gauzatzen ditu, hitzetan mundu autonomo bat sortuz, bere erreferentzia eta harreman bereziez; eta hor haustura sortzen da, dardarra, eta gehienetan suntsidura. Puntu honetan idazlearen harridura sortzen da, bere harridura ahalmen haundia. Hor sortzen du Gorkak konplizitate gunea. Sareetan erori edo ez, hautaketa zurea da.
Egile nagusia: | |
---|---|
Argitaratua: |
[Lasarte-Oria] :
Susa,
L.G. 1985
|
Bilduma: |
Susa 83-86
; 17 |
Generoa / Forma: |
Poesia
Helduentzako Literatura Baliabide digitalak |
Loturak: |
Liburuaren bertsio digitala |
Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
Poesia (Helduentzat) | P SET ezs | Eskuragarri Maileguan eskatu | 1010774 |