Azala
Liburu elektronikoa Eskuragarri

Migrazioen soziologia [Interneteko baliabidea] / Gorka Moreno Márquez eta Xabier Aierdi Urraza : gerturapen teoriko eta praktikoa

Migrazioa gizakiaren jaiotzatik bertatik gertatzen den fenomenoa da; bere baitan eta bere izaeran dago mugikortasuna eta zenbaitetan leku batetik bestera joateko beharra. Gaur egun ere ukaezina da migrazioen garrantzia; munduko populazioaren % 3a bere jaioterria ez den beste lurralde batean bizi dela jotzen da.Gurean ere garrantzia hartu du nazioartetik datorren immigrazioak azken urte hauetan, eta gero eta nabarmenagoa da gure gizartean migrazioek dakarten aniztasuna. Era berean, migrazioekin erabat lotuta agertzen zaizkigu gaur egungo soziologian azterketagai nagusiak diren hainbat gai: globalizazioa, lan-merkatua, aniztasunaren kudeaketa, gizarte-bazterketa, familiaren egitura, estatuaren berrantolaketa, etab.Gai hauek guztiak kontuan harturik, diziplinanitzeko ekarpena egiten saiatuko da liburu hau. Hainbat ataletan garrantzia izango dute bilakaera historikoak edota gerturatze kontzeptualak; beste batzuetan, berriz, gaur egungo eztabaidak eta datuak plazaratuko dira. Horrela, gaiak gure egunerokotasunean duen garrantzia azpimarratuko dugu, komunikabideetan zein gizartean aurki daitezkeen iritziak planteatuko ditugu, eta era kritiko batean eztabaidatu.

Zerrenda:
Egile nagusia: Moreno Márquez, Gorka
Erakunde egilea: Euskal Herriko Unibertsitatea. Argitalpen Zerbitzua
Egilea(k): Aierdi Urriza, Xabier
Argitaratua: [Bilbo] : Euskal Herriko Unibertsitatea , 2015
Gaia:
Generoa / Forma: Interneteko baliabidea
Monografiak
Loturak: Material honetarako sarbidea lortu (EHUko webgunean)
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia INTERNETEKO BALIABIDEA EK16030234