Eros eta zibilizazioa / [egilea] Herbert Marcuse ; [itzultzailea, Julen Kaltzada Ugalde]
"Eros eta zibilizazioak" abiapuntua Freudek -batez ere, "Ondoeza kulturan"- defendatutako tesian dauka, hau da, zibilizazioaren eraikitze-prozesuak "atsegin-printzipioaren" murrizketa zorrotz batean oinarritu duela dioen tesian. Hori dela-eta, Marcusek gogor kritikatzen du produkzio- eta kontsumo-gizarteak sortutako alienazioa. Baina egileak argudiatzen duenez, zibilizazioaren beraren existentzia instintuen joerak mugatzen dituen guztia mailaz maila ezeztatzearen mende dago, eta bizi-instintuak indartzearen eta Erosen ahalmen konstruktiboa askatzearen mende. Izan ere, Marcusek uste du Mendebaldeko indar produktiboek erdietsitako mailak ahalbidetzen duela gizartearen antolaketan erabilitako errepresio-soberakina Erosengana desbideratzea. Horren bidez, lana askatzaile eta sortzaile bihurtuko litzateke eta ziblizazio ez-errepresibo baten aldeko aurrebaldintzak eskuratuko genituzke.
Zerrenda: