Antzinako Mesopotamia (I) [Bideoa] : bilakaera historikoa / Benito KMK
Benito KMK Youtube kanalean Historia eta Geografiako irakasgaien inguruko bideoak aurkitu ditzakegu. Bideo hauetan Beñatek gutxitan hitz egiten du. Hau da, ez ditu audio azalpen asko ematen. Horren ordez azalpen gehienak testuen bidez txertatzen ditu. Edukiak interesgarriak izatea lortzen du, beraz hemen eskuragai izango dituzu. Bideo honetan, "antzinako Mesopotamia, bilakaera historikoa" gaia eskaintzen digu. Gainera azalpen batzuk proposatzen dizkigu Beñatek: Mesopotamia, EKIALDE HURBILEAN kokatuta dauden TIGRIS eta EUFRATES ibaien inguruko lur emankorrei deritzo (egungo Irak, Iran, Siria...). Eremu horretan asmatu zuten IDAZKERA, k.a. IV. milurteko aldera. LEHEN ZIBILIZAZIOAK agertu ziren eta HISTORIAK hasiera izan zuen. SUMERIARRAK (k.a. IV. milurtekoa) Zibilizazio hiritarra SUMER deritzon eremuan (Mesopotamia Beherean) sortu zen k.a. IV. milurtekoan. Bertan, lehen HIRI-ESTATUAK agertu ziren (Ur, Uruk, Lagash...), nekazaritza eremu zabalak kontrolpean zituzten hiri gotortuak. Haietan, lehen ERAIKUNTZA PUBLIKO HANDIAK eraiki zituzten: jauregiak, harresiak, Zigurat dorredun tenpluak... Nekazaritzaren ekoizpenaren kudeaketak bultzatuta, IDAZKERA KUNEIFORMEA ere asmatu zuten. AKKADIARRAK (k.a. III. milurtekoa) K.a. III. milurtekoan, Akkadeko errege SARGON I.ak Sumeriako hiri-estatuak garaitu zituen. Ondorioz, lehen aldiz Mesopotamia osoko lurrak botere bakar baten agindupean geratu ziren. Akkadiar Inperioak III. milurtekoaren amaiera arte iraun zuen, basamortuko tri...
| Argitaratua: |
[S.l.] :
Benito KMK,
2020
|
|---|---|
| Bilduma: |
Benito KMK (Youtube kanala)
|
| Hezkuntza-etapa: |
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) |
| Ikasgaia: |
Geografia eta Historia |
| Gaia: | |
| Generoa / Forma: |
Bideo didaktikoak
Baliabide digitalak Ikasmaterial osagarriak |
| Loturak: |
Ikus bideoa Ikus youtube kanala |
| Adina / Maila: |
DBH |