Azala
Bideoa Eskuragarri

Antzinako Mesopotamia (I) [Bideoa] : bilakaera historikoa / Benito KMK

Benito KMK Youtube kanalean Historia eta Geografiako irakasgaien inguruko bideoak aurkitu ditzakegu. Bideo hauetan Beñatek gutxitan hitz egiten du. Hau da, ez ditu audio azalpen asko ematen. Horren ordez azalpen gehienak testuen bidez txertatzen ditu. Edukiak interesgarriak izatea lortzen du, beraz hemen eskuragai izango dituzu. Bideo honetan, "antzinako Mesopotamia, bilakaera historikoa" gaia eskaintzen digu. Gainera azalpen batzuk proposatzen dizkigu Beñatek: Mesopotamia, EKIALDE HURBILEAN kokatuta dauden TIGRIS eta EUFRATES ibaien inguruko lur emankorrei deritzo (egungo Irak, Iran, Siria...). Eremu horretan asmatu zuten IDAZKERA, k.a. IV. milurteko aldera. LEHEN ZIBILIZAZIOAK agertu ziren eta HISTORIAK hasiera izan zuen. SUMERIARRAK (k.a. IV. milurtekoa) Zibilizazio hiritarra SUMER deritzon eremuan (Mesopotamia Beherean) sortu zen k.a. IV. milurtekoan. Bertan, lehen HIRI-ESTATUAK agertu ziren (Ur, Uruk, Lagash...), nekazaritza eremu zabalak kontrolpean zituzten hiri gotortuak. Haietan, lehen ERAIKUNTZA PUBLIKO HANDIAK eraiki zituzten: jauregiak, harresiak, Zigurat dorredun tenpluak... Nekazaritzaren ekoizpenaren kudeaketak bultzatuta, IDAZKERA KUNEIFORMEA ere asmatu zuten. AKKADIARRAK (k.a. III. milurtekoa) K.a. III. milurtekoan, Akkadeko errege SARGON I.ak Sumeriako hiri-estatuak garaitu zituen. Ondorioz, lehen aldiz Mesopotamia osoko lurrak botere bakar baten agindupean geratu ziren. Akkadiar Inperioak III. milurtekoaren amaiera arte iraun zuen, basamortuko tri...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Argitaratua: [S.l.] : Benito KMK, 2020
Bilduma: Benito KMK (Youtube kanala)
Hezkuntza-etapa: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH)
Ikasgaia: Geografia eta Historia
Gaia:
Generoa / Forma: Bideo didaktikoak
Baliabide digitalak
Ikasmaterial osagarriak
Loturak: Ikus bideoa
Ikus youtube kanala
Adina / Maila: DBH
Sinopsia:Benito KMK Youtube kanalean Historia eta Geografiako irakasgaien inguruko bideoak aurkitu ditzakegu. Bideo hauetan Beñatek gutxitan hitz egiten du. Hau da, ez ditu audio azalpen asko ematen. Horren ordez azalpen gehienak testuen bidez txertatzen ditu. Edukiak interesgarriak izatea lortzen du, beraz hemen eskuragai izango dituzu. Bideo honetan, "antzinako Mesopotamia, bilakaera historikoa" gaia eskaintzen digu. Gainera azalpen batzuk proposatzen dizkigu Beñatek: Mesopotamia, EKIALDE HURBILEAN kokatuta dauden TIGRIS eta EUFRATES ibaien inguruko lur emankorrei deritzo (egungo Irak, Iran, Siria...). Eremu horretan asmatu zuten IDAZKERA, k.a. IV. milurteko aldera. LEHEN ZIBILIZAZIOAK agertu ziren eta HISTORIAK hasiera izan zuen. SUMERIARRAK (k.a. IV. milurtekoa) Zibilizazio hiritarra SUMER deritzon eremuan (Mesopotamia Beherean) sortu zen k.a. IV. milurtekoan. Bertan, lehen HIRI-ESTATUAK agertu ziren (Ur, Uruk, Lagash...), nekazaritza eremu zabalak kontrolpean zituzten hiri gotortuak. Haietan, lehen ERAIKUNTZA PUBLIKO HANDIAK eraiki zituzten: jauregiak, harresiak, Zigurat dorredun tenpluak... Nekazaritzaren ekoizpenaren kudeaketak bultzatuta, IDAZKERA KUNEIFORMEA ere asmatu zuten. AKKADIARRAK (k.a. III. milurtekoa) K.a. III. milurtekoan, Akkadeko errege SARGON I.ak Sumeriako hiri-estatuak garaitu zituen. Ondorioz, lehen aldiz Mesopotamia osoko lurrak botere bakar baten agindupean geratu ziren. Akkadiar Inperioak III. milurtekoaren amaiera arte iraun zuen, basamortuko tribuek Mesopotamia inbaditu zuten arte. BABILONIARRAK (k.a. II. milurtekoa) K.a. 1800. urte inguruan, HAMMURABI erregeak Mesopotamia osoa konkistatu eta Babiloniar Inperio boteretsua sortu zuen. Errege horrek betiereko hiriburu ospetsu bihurtu zuen BABILONIA, harresi, tenplu eta kanalizazio bikainez hornituz. Hammurabiren KODE LEGAL famatua da ere, egun arte heldu zaigun legegintza lan ZAHARRENA. ASIRIARRAK (k.a. II. milurtekoa) K.a. 13OO. urte inguruan ASIRIARREK, Mediterraneotik Pertsiar Golkoa arte hedatzen zen inperio gloriatsua sortu zuten. Inperio horren amaiera k.a. VII. mendean gertatu zen, ekialdeko herriek (Mediarrek eta PERTSIARREK) konkistatu zituztenean. PERTSIARRAK (k.a. I. milurtekoa) K.a. 539. urtean Persiako ZIRO II.ak mediarrak garaitu zituen, haien lurraldeak bereganatuz eta Mesopotamiako herriak berriro bateratuz. Haren ondorengoek inguruko lurralde guztiak konkistatu zituzten. DARIO I.ak, Egeo Itsasotik eta Indo ibaia arte hedatu zuen Pertsiar eragina. K.a. V. mendean zehar ordea, Persiar Inperioa ahulduz joan zen. Azkenik, K.a. 330. urtean, Mazedoniako ALEXANDRO HANDIAK Pertsiar inperioko lurraldeak konkistatu zituen.
Deskribapen fisikoa:Baliabide elektronikoa (6 min) : soinuduna, kol.
Adina / Maila:DBH