Azala
Bideoa Eskuragarri

Iraultza neolitikoa, nekazaritza eta abeltzaintza [Bideoa] / Benito KMK

Benito KMK Youtube kanalean Historia eta Geografiako irakasgaien inguruko bideoak aurkitu ditzakegu. Bideo hauetan Beñatek gutxitan hitz egiten du. Hau da, ez ditu audio azalpen asko ematen. Horren ordez azalpen gehienak testuen bidez txertatzen ditu. Edukiak interesgarriak izatea lortzen du, beraz hemen eskuragai izango dituzu. Bideo honetan, "iraultza neolitikoa" gaia eskaintzen digu, eta honako galderei erantzungo die Beñatek: 1. Non eta noiz hasi zen Iraultza Neolitikoa? 2. Zeri ekin zioten gure arbasoek? Nola du izena jarduera berri horrek? 3. Zein modutan aldatu zen orduan gizakion bizimodua? 4. Zeintzuk izan ziren, Neolitoan, oinarrizko elikagai berriak? 5. Garrantzi handiko zein beste jarduera agertu zen ondoren? 6. Zeintzuk izan ziren, hurrenez hurren, etxekoturiko abereak? 7. Ze asmakizun etorri ziren nekazaritza eta abeltzaintzaren ondoren? 8. Azaldu Iraultza Neolitikoak munduan barrena egindako hedapen prozesua.

Zerrenda:
Argitaratua: [S.l.] : Benito KMK, 2019
Bilduma: Benito KMK (Youtube kanala)
Hezkuntza-etapa: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH)
Ikasgaia: Geografia eta Historia
Gaia:
Generoa / Forma: Bideo didaktikoak
Baliabide digitalak
Ikasmaterial osagarriak
Loturak: Ikus bideoa
Ikus youtube kanala
Adina / Maila: DBH

Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza INTERNETEKO BALIABIDEA EK22030206