Koronelari ez dio inork idazten / G. García Marquez ; itzultzailea, Tomas Sarasola Arregi
Gabriel Garcia Marquez 1928ko martxoaren 6an jaio zen Aracatacan. 1947an Zuzenbide ikasketak egiteari ekin zion Kolonbiako Unibertsitate Nazionalean. Baina 1948ko apirilaren 9an Jorge Eliecer Gaitan, liberalen lider nagusia eta errepublikako presidentegaia tiroz hil zuten Bogotan. Gertakari honek izugarrizko istiluak eta nahaste-borrastea sortu zituen Kolonbiako hiriburuan. Unibertsitate Nazionala itxia izan zen. Orduan, Garcia Marquez Cartagenako Unibertsitatean matrikulatu zen bere ikasketak jarraitzeko. Laster, ordea, Zuzenbide ikasketak utzi eta kazetaritzari ekiten dio Barranquillan, El Universal eta El Heraldo egunkarietan idazten duelarik. 1955ean Europara bidaiatzen du El Espectador egunkariko erreportari gisa, Parisen eta Italian biziaz. Urte pare bat geroago, bi Alemaniak, Txekoslovakia eta Sobietar Batasuna korritu zituen. 1958an Caracasen finkatzen da, Momento aldizkarian lan egiten duelarik eta, aldi berean, Elite eta Venezuela Gráfica-n idatziaz. Prensa Latina-ren albiste Agentziako berriemailea izan zen. 1961ean Mexikon instalatzen da, bertan zenbait aldizkaritako zuzendari delarik; publizitate agentzia batentzat ere lan egin zuen, eta azkenik, zenbait filmetako gidoilaria izan zen. 1967tik 1974ra Bartzelonan bizi izan zen. Gaur egun Mexikon bizi da. Asko dira nobelista famatu honen obrak, horien artean Koronelari ez dio inork idazten, baina denetan sonatuena, Cien años de soledad. "Koronelari ez dio inork idazten" eleberria idatzi zuenean Eur...
| Egile nagusia: | |
|---|---|
| Erakunde egilea: | |
| Egilea(k): | |
| Argitaratua: |
Euba :
Ibaizabal,
L.G. 1992
|
| Bilduma: |
Literatura Unibertsala (Ibaizabal)
; 28 |
| Generoa / Forma: |
Helduentzako Literatura
Baliabide digitalak |
| Loturak: |
Ikus liburuaren bertsio digitala (armiarma.eus) |


