Azala
Liburua Eskuragarri

Koronelari ez dio inork idazten / G. García Marquez ; itzultzailea, Tomas Sarasola Arregi

Gabriel Garcia Marquez 1928ko martxoaren 6an jaio zen Aracatacan. 1947an Zuzenbide ikasketak egiteari ekin zion Kolonbiako Unibertsitate Nazionalean. Baina 1948ko apirilaren 9an Jorge Eliecer Gaitan, liberalen lider nagusia eta errepublikako presidentegaia tiroz hil zuten Bogotan. Gertakari honek izugarrizko istiluak eta nahaste-borrastea sortu zituen Kolonbiako hiriburuan. Unibertsitate Nazionala itxia izan zen. Orduan, Garcia Marquez Cartagenako Unibertsitatean matrikulatu zen bere ikasketak jarraitzeko. Laster, ordea, Zuzenbide ikasketak utzi eta kazetaritzari ekiten dio Barranquillan, El Universal eta El Heraldo egunkarietan idazten duelarik. 1955ean Europara bidaiatzen du El Espectador egunkariko erreportari gisa, Parisen eta Italian biziaz. Urte pare bat geroago, bi Alemaniak, Txekoslovakia eta Sobietar Batasuna korritu zituen. 1958an Caracasen finkatzen da, Momento aldizkarian lan egiten duelarik eta, aldi berean, Elite eta Venezuela Gráfica-n idatziaz. Prensa Latina-ren albiste Agentziako berriemailea izan zen. 1961ean Mexikon instalatzen da, bertan zenbait aldizkaritako zuzendari delarik; publizitate agentzia batentzat ere lan egin zuen, eta azkenik, zenbait filmetako gidoilaria izan zen. 1967tik 1974ra Bartzelonan bizi izan zen. Gaur egun Mexikon bizi da. Asko dira nobelista famatu honen obrak, horien artean Koronelari ez dio inork idazten, baina denetan sonatuena, Cien años de soledad. "Koronelari ez dio inork idazten" eleberria idatzi zuenean Eur...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile nagusia: García Márquez, Gabriel (1927-2014)
Erakunde egilea: EIZIE
Egilea(k): Sarasola Arregi, Tomas
Argitaratua: Euba : Ibaizabal, L.G. 1992
Bilduma: Literatura Unibertsala (Ibaizabal) ; 28
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Baliabide digitalak
Loturak: Ikus liburuaren bertsio digitala (armiarma.eus)
Sinopsia:Gabriel Garcia Marquez 1928ko martxoaren 6an jaio zen Aracatacan. 1947an Zuzenbide ikasketak egiteari ekin zion Kolonbiako Unibertsitate Nazionalean. Baina 1948ko apirilaren 9an Jorge Eliecer Gaitan, liberalen lider nagusia eta errepublikako presidentegaia tiroz hil zuten Bogotan. Gertakari honek izugarrizko istiluak eta nahaste-borrastea sortu zituen Kolonbiako hiriburuan. Unibertsitate Nazionala itxia izan zen. Orduan, Garcia Marquez Cartagenako Unibertsitatean matrikulatu zen bere ikasketak jarraitzeko. Laster, ordea, Zuzenbide ikasketak utzi eta kazetaritzari ekiten dio Barranquillan, El Universal eta El Heraldo egunkarietan idazten duelarik. 1955ean Europara bidaiatzen du El Espectador egunkariko erreportari gisa, Parisen eta Italian biziaz. Urte pare bat geroago, bi Alemaniak, Txekoslovakia eta Sobietar Batasuna korritu zituen. 1958an Caracasen finkatzen da, Momento aldizkarian lan egiten duelarik eta, aldi berean, Elite eta Venezuela Gráfica-n idatziaz. Prensa Latina-ren albiste Agentziako berriemailea izan zen. 1961ean Mexikon instalatzen da, bertan zenbait aldizkaritako zuzendari delarik; publizitate agentzia batentzat ere lan egin zuen, eta azkenik, zenbait filmetako gidoilaria izan zen. 1967tik 1974ra Bartzelonan bizi izan zen. Gaur egun Mexikon bizi da. Asko dira nobelista famatu honen obrak, horien artean Koronelari ez dio inork idazten, baina denetan sonatuena, Cien años de soledad. "Koronelari ez dio inork idazten" eleberria idatzi zuenean Europan bizi zen Garcia Marquez eta, halabeharrez, ez abalera ederrean. 1956an Rojas Pinillaren diktadura militarrak El Espectador egunkaria itxi baitzuen, eta ondorioz, idazle gaztea ez lan eta ez diru aurkitu zen Parisen. Segur aski, miseriazko esperientzia pertsonal honek eman zion autoreari nobela girotzeko klabeetariko bat. Hain zuzen, liburuko lehen lerroek Garcia Marquez bera une hartan nolako egoeran aurkitzen zen adierazten digute. Koronelari ez dio inork idazten eleberriaren abiapuntua Barranquillako portuan postontzia etorri zain dagoen gizon baten irudia da. «Berrogeita hamasei urtean -azken gerra zibila amaitu zenetik- koronelak ez zuen ezer egin zain egon besterik.» Autoreak esaten du, halatsu aurkitu zela bera Paisen urte batzuk geroago gutun baten zain, postordaina agian... Egoera pertsonal honek koronelaren oroitzapenarekin identifikatu zuela aitortzen du. Izan ere, garai hartakoa da Koronelari ez dio inork idazten nobela; 1956an idazten hasi eta Parisen amaitu zuen 1957ko urtearen hasieran. Koronelari ez dio inork idazten nobelak, 1961ko Cien años de soledad eleberri famatuko Buendiatarren kezka, anbiguotasun eta polibalentzia berberak entseatzen ditu. Earleren esanetan, Koronelari ez dio inork idazten, Cien años de soledad nobelaren preludioa da alde batetik, eta bestetik, berriz, epilogoa: literarioki preludioa, eta historikoki epilogoa. Kolonbiako iparraldean kokaturiko herrixka tropikal batean garatzen da nobela. 1956ko urritik abendura arteko denboraldia jasotzen du, hiru hilabete alegia. Nobela barruan egindako egunkarien aipamenari esker ezagutzen dugu urtea: «Koronelak izenburu nagusiak irakurri zituen. Nazioarteko albisteak. Gainean, lau zerrendatara, Suezko ubidearen nazionalizatzeari buruzko kronika.» Suezko ubidearen gatazka 1956an izan zen. Baina pasadizoz bezala egiten den aipamen honek esanahi sakonagoa du, eta hortxe daukagu Koronelari ez dio inork idazten nobelako estilo eliptikoaren berezitasunetariko bat: 1956ko urtea Indarkeriaren eta Rojas Pinillaren diktaduraren garaia da. Berrogeita hamarretik aurrerako urte hauetan, Kolonbiak bizi duen zapalketa politiko giroan, izenik gabeko koronel bat jalgitzen da protagonista bezala. Hirurogeita hamabost urteko koronel honek, beste gatazka aldi bateko oroitzapen bizi biziak dauzka, Mila Eguneko Gerra ekarriko zuten liberal eta kontserbadoreen arteko gerra zibilarenak alegia (1899-1902). Izenik gabeko gizon hau koronel zen hogei urte zituenerako, eta Aureliano Buendiaren ejertzitoan borrokatu zuen Mila Eguneko Gerran. Bi alderdiek 1902an eman zioten amaiera gerrari hitzarmen bana sinatuz, Rafael Reyesen diktadurari bidea irekitzen ziotelarik. Figueredo eta Rafael Uribe jeneralek suetena, Neerlandiako hitzarmena, sinatu zuten Juan B. Tobar jeneral kontserbadorearekin urriaren 24an. Eta gero, Benjamin Herrera lider liberalak beste hitzarmen bat sinatu zuen, Wisconsin, gerraontzi Estatu Batuarrarekin azaroaren 21ean. Orduan hasi ziren Suezko ubidea irekitzeko lanak.
Jatorrizko izenburua:El coronel no tiene quien le escriba.
Deskribapen fisikoa:78 or. ; 20 cm
ISBN:84-7992-198-6