Azala
Liburua Eskuragarri

Made in Gipuzkoa : gure izaera eta egikera / Real Sociedad SAD

Klub txuri-urdinak editatuta, eta Donostiako Dimension agentziarekin batera garatuta, liburuak eredu batez hitz egiten du, Realaren ereduaz, bihotz txuri-urdina den Zubietaren ereduaz. Liburuan gipuzkoar harrobiko jokalariekin egunero lan egiten duten pertsonetako askok parte hartu dute. Dena ematen ahalegintzen diren pertsonak, xede, helburu, konbentzimendu eta bokazio berberekin lotuak. Zubietaz hitz egiten dugunean, ez garelako espazio fisiko batez ari, baizik eta gipuzkoar neska-mutilekin egiten den lana biltzen duen kontzeptu batez. Eskola kirola, futbol eskolak, hitzartutako klubak eta Realaren taldeetan bertan talentuen ibilbidean egiten den lana. "Made in Gipuzkoa" liburua lurralde baten izaera islatzen duen eredu baten ikuspegi estrategikoa partekatzen hasten da. Balio horiek Gipuzkoaren izaera eta egikera nola osatzen duten kontatzen du, nola diren Realeko haurrak prestatzeko prozesu osoaren itsasargia. Izateko arrazoia. Horrenbestez, Realak esaldi bat ondu du, Izaeratik jokoa, jokotik izaera, Realaren lan egiteko modua adierazteko, gipuzkoar nortasunari guztiz lotuta. Liburuan gauzak egiteko modu desberdin horren jatorria aurkitzen dugu. 1909an kluba sortu zenean dagoeneko balioez hitz egiten bazen ere, futbolaren alderdiez gain, 1952an, gazteen lehen taldea sortu zenean geratu zen agerian agindu bat zegoela, berezitasun bat, harrobi txuri-urdinaren prestakuntzarako oinarria. Urte hartan zerbait gertatu zen. "Made in Gipuzkoa" liburuko orrial...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Argitaratua: [Donostia] : Reasl Sociedad SAD, L.G. 2021
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Sinopsia:Klub txuri-urdinak editatuta, eta Donostiako Dimension agentziarekin batera garatuta, liburuak eredu batez hitz egiten du, Realaren ereduaz, bihotz txuri-urdina den Zubietaren ereduaz. Liburuan gipuzkoar harrobiko jokalariekin egunero lan egiten duten pertsonetako askok parte hartu dute. Dena ematen ahalegintzen diren pertsonak, xede, helburu, konbentzimendu eta bokazio berberekin lotuak. Zubietaz hitz egiten dugunean, ez garelako espazio fisiko batez ari, baizik eta gipuzkoar neska-mutilekin egiten den lana biltzen duen kontzeptu batez. Eskola kirola, futbol eskolak, hitzartutako klubak eta Realaren taldeetan bertan talentuen ibilbidean egiten den lana. "Made in Gipuzkoa" liburua lurralde baten izaera islatzen duen eredu baten ikuspegi estrategikoa partekatzen hasten da. Balio horiek Gipuzkoaren izaera eta egikera nola osatzen duten kontatzen du, nola diren Realeko haurrak prestatzeko prozesu osoaren itsasargia. Izateko arrazoia. Horrenbestez, Realak esaldi bat ondu du, Izaeratik jokoa, jokotik izaera, Realaren lan egiteko modua adierazteko, gipuzkoar nortasunari guztiz lotuta. Liburuan gauzak egiteko modu desberdin horren jatorria aurkitzen dugu. 1909an kluba sortu zenean dagoeneko balioez hitz egiten bazen ere, futbolaren alderdiez gain, 1952an, gazteen lehen taldea sortu zenean geratu zen agerian agindu bat zegoela, berezitasun bat, harrobi txuri-urdinaren prestakuntzarako oinarria. Urte hartan zerbait gertatu zen. "Made in Gipuzkoa" liburuko orrialdeetan barna, Zubietak erakusten duen ereduaren muina aurkitzen dugu: pertsona, ez futbolaria soilik. Etorkizunean zer izango den oraindik ez dakigun neska edo mutil hori: futbolaria, ingeniaria, medikua, mekanikaria, ebokatua..., hori da guztiaren erdigunea. Pertsona bakoitza, eredu horretan, berez da proiektu bat, eta horren inguruan mugitzen da gainerako guztia. Teknikari txuri-urdinek lagundu, zaindu eta prestatzen dituzte neska-mutilak ibilbide guztian zehar, egonkortasuna emanez, konfiantzan eta pazientzian oinarritutako eredu baten plataforma gisa. Zaindu, prestatu, lagundu; finean, hezi. Hori da ordezkatu nahi dugun komunitatetik, Gipuzkoako familietatik, oro har gipuzkoar gizartetik jasotzen dugun agindua. Liburuan azaltzen da egikera desberdin hori ezingo litzatekeela posible izan kirolean inplikatuta dagoen komunitate baten, Gipuzkoaren, lana egongo ez balitz. Futbol eskolak eta eskola kirola funtsezkoak dira prozesuan, eta, aldi berean, bereizgarriak dira. Argitalpenean azaltzen denez, gazteekin lan egiten duten profesionalek oso gertutik bizi dituzte, familiekin batera, emozio kontrajarriz betetako prozesu bateko une guztiak. Zubietara iristen direnetik irteten diren arte. "Made in Gipuzkoa" liburuarekin, Realak mundu osoan gero eta gehiago nabarmentzen den bere prestakuntza eredu integrala partekatu nahi izan du. Eredu horretan aurkitzen dugu talde txuri-urdinak bestelako molde batez lantzen duela baldintzei, emozioei, osasunari, prebentzioari eta errendimenduari, arlo akademikoari eta abarri lotutako guztia. Realean funtsezkoa da futbolariek ulertzea zer den jokoa, eta 12 urterekin atetik sartzen direnetik erakusten zaie hori. Datua funtsezkoa da. Dena xehetasun guztiekin aztertzen da, elkarri konektatuta lan egiten duten unitateekin, kirolarien talentua ahalik eta ondoen garatzeko, kirolaren elitearen eskakizunetara bideratuta.
Deskribapen fisikoa:207 or. : z.-b. argk., ir. ; 28 cm
ISBN:978-84-09-32331-9