Made in Gipuzkoa : gure izaera eta egikera / Real Sociedad SAD
Klub txuri-urdinak editatuta, eta Donostiako Dimension agentziarekin batera garatuta, liburuak eredu batez hitz egiten du, Realaren ereduaz, bihotz txuri-urdina den Zubietaren ereduaz. Liburuan gipuzkoar harrobiko jokalariekin egunero lan egiten duten pertsonetako askok parte hartu dute. Dena ematen ahalegintzen diren pertsonak, xede, helburu, konbentzimendu eta bokazio berberekin lotuak. Zubietaz hitz egiten dugunean, ez garelako espazio fisiko batez ari, baizik eta gipuzkoar neska-mutilekin egiten den lana biltzen duen kontzeptu batez. Eskola kirola, futbol eskolak, hitzartutako klubak eta Realaren taldeetan bertan talentuen ibilbidean egiten den lana. "Made in Gipuzkoa" liburua lurralde baten izaera islatzen duen eredu baten ikuspegi estrategikoa partekatzen hasten da. Balio horiek Gipuzkoaren izaera eta egikera nola osatzen duten kontatzen du, nola diren Realeko haurrak prestatzeko prozesu osoaren itsasargia. Izateko arrazoia. Horrenbestez, Realak esaldi bat ondu du, Izaeratik jokoa, jokotik izaera, Realaren lan egiteko modua adierazteko, gipuzkoar nortasunari guztiz lotuta. Liburuan gauzak egiteko modu desberdin horren jatorria aurkitzen dugu. 1909an kluba sortu zenean dagoeneko balioez hitz egiten bazen ere, futbolaren alderdiez gain, 1952an, gazteen lehen taldea sortu zenean geratu zen agerian agindu bat zegoela, berezitasun bat, harrobi txuri-urdinaren prestakuntzarako oinarria. Urte hartan zerbait gertatu zen. "Made in Gipuzkoa" liburuko orrial...
Deskribapen osoa
Zerrenda: