Azala
Liburua Eskuragarri

Beruna patrikan / Ander Izaguirre ; [itzulpena, Julen Gabiria]

Pélissier, 1923ko Tourraren irabazlea, araudiaren gogortasunaren aurka hasi zen protestan: «Laster beruna jarriko digute patrikan». Robic txikiak, 47ko irabazleak, berunez zamatzen zuen bizikleta, mendateak azkarrago jaisteko. Tourrak dakarren sufrimendua berunezkoa da, baina txirrindularien ahalegina ere halakoxea da. Oreka horretan mugitzen dira liburu honetako atalak. Istorio hauen bitartez ezagutuko dugu Frantziako Tourraren B aldea, garaipen eta porrot sonatuenetatik hasi eta aurreneko karreristen abenturetaraino; bertan topatuko ditugu istorio tragikoak (adibidez, Tom Simpsonek Mont Ventouxen hil baino lehen emandako azken 40 pedalkadei buruzkoa) zein dibertigarriak (besteak beste, Vicente Blanco bilbotar herrenarena, bakailaoarekin dopatzen zena eta Pariseraino joan zena bizikleta gainean, Tourrean parte hartu ahal izateko); Coppi eta Bartali, Anquetil eta Poulidor, Kübler eta Koblet, Merckx eta Ocañaren arteko borroka gogoangarriak, Indurainen eta Hinaulten balentriak, Armstrongen nagusitasunaren urteak eta goitik behera erori zitzaion gezur handia; eta beste hainbat gorabehera ere bai: hor ditugu Walkowiak, Tourra irabazteaz damutu zena, edo Zaaf aljeriarra, Tourreko etapa bat irabaziko zuen lehen afrikarra izateko puntuan zegoenean, mozkortu eta zorabiatuta erori zena.

Zerrenda:
Egile nagusia: Izagirre Olaizola, Ander
Egilea(k): Gabiria, Julen
Argitaratua: [Madril] : Libros del KO, 2015
Edizioa: 1. ed.
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak
Loturak: Argitaratzailearen webgunea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia BID IZA ber Eskuragarri  Maileguan eskatu IRALE17050970
Monografia 796.61 IZA ber Eskuragarri  Maileguan eskatu EK17010023