Euskarazetamol [Interneteko baliabidea] / Patxo Telleria
"EUSKARAZETAMOL" honekin zera erakutsiko dugu: antzerkiaz ideia pitorik ez dugun arren, gutxienez hirurarte kontatzen badakigula. Aurreko bi ikuskizunak publikoaren gustukoak izan direnez (honek ez du publikoaren gustoa toki onean ipintzen, baina tira, zer egingo diogu) beldur ginen azkenengo honekin espektatibak beteko ez ote genituzkeen, badakizue publikoa ze tikismikisa den kalitatearen kontu horrekin. Bi aukera genituen: gure talentuaz fidatzea ala dopajeaz baliatzea. Azkenean zentzu ona gailendu zen, eta pilulak aukeratu genituen. Baina ez kezkatu, kontrolatzen dugu. Guk, hau, nahi dugunean uzten dugu. Eta primeran ari gara, topera, flipatzen. Ikusiko duzue zer egiteko gai garen gure hizkuntzarekin "jarrita" gaudenean. Experimentu zientifiko bat egin dugu, gainera, mega-ikuskizun honetarako behar dugun super-euskera lortzeko: Euskaltzaindiako Liburutegian sartuta egon gara hilabete oso batez, artxibadore baten barruan. Azkenengo egunean odola atera ziguten, emanaldi egunetan autotransfusio bat egiteko. Emaitza ikusgarria da, harrigarria. Beno ba... Ez zaituztegu gehiago molestatu nahi. Laster arte. Ah! Ahaztu gabe, galderatxo bat: zuen antzoki horretan, ez duzue anti-dopping kontrolik egiten, ezta? MOLa!.
| Egile nagusia: | Telleria, Patxo |
|---|---|
| Argitaratua: |
2009
|
| Generoa / Forma: |
Helduentzako Literatura
Antzerkia |
| Loturak: |
Joan material honetara |
Antzeko izenburuak
-
Ghero / Patxo Telleria
nork: Telleria, Patxo
Argitaratua: (2017) -
Zergatik, Jamil? / Patxo Telleria
nork: Telleria, Patxo
Argitaratua: (2015) -
Primus / Patxo Telleria
nork: Telleria, Patxo
Argitaratua: (2015) -
Lingua Nabajorum / Patxo Telleria
nork: Telleria, Patxo
Argitaratua: (2017) -
Pankreas / Patxo Telleria
nork: Telleria, Patxo
Argitaratua: (2017)