Azala
Liburua Eskuragarri

Ai, gure juaneteak : Mikel Laboaren kantak gaur egungo gizabere baten begiradatik / [testua] Patxo Telleria

Ikuskari hibrido bat da hau, hitzez eta musikaz osatua. Taula gainean, aktore musikari bat eta bi musikari aktore. Testua, Laboaren zenbait kantaren letres berrinterpretazio erabatekoa, idazlearen gaur egungo ikuspuntutik: "Hegazti errariak", "Izarren hautsa", "Bedeinkatua" ,"Negu hurbila", "Lili bat", "Oi Pello Pello", "Haika mutil", "Baga biga higa", "Ihes betea"... Hamarkadak pasa dira kanta horien konposatu zirenetik, eta ez dute galdu orduko indarra eta zirrara. Horrexegatik, gure ondare emozionalaren ezinbesteko parte direlako, izan du egileak kantok berregin eta birkodetzako ausardia. Geureak direlako, guztionak. Jatorrizko bertsioaren zati laburrak kantatzen dira antzezpenean tarteka, baina, batez ere, kanta bakoitzaren ikuspuntu berriak eskaintzen dira.Hitzek Laboaren kanten letra (Artze, Lete, Sarrionandiarenak) izango dute abiapuntu, baina bide berrietatik garatuko dira, desegituratze eta desitxuratze erradikal batean. Musika ere Laboaren kanten melodietatik abiatuko da, baina, hitzak bezala, bide berri eta propioak jorratuko ditu.

Zerrenda:
Egile nagusia: Telleria, Patxo
Erakunde egilea: Tartean teatroa
Argitaratua: Aduna : Elkar : Tartean teatroa, L.G. 2024
Gaia:
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Antzerkia
Loturak: Argitaletxearen webgunea
Ikus aurkibidea
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Antzerkia (Helduentzat) A TEL aig Eskuragarri  Maileguan eskatu IRALE24060037
Antzerkia (Helduentzat) A TEL aig Eskuragarri  Maileguan eskatu EK24060036