Azala
Liburu elektronikoa Eskuragarri

Lingua Nabajorum [Interneteko baliabidea] / Patxo Telleria

Lingua Nabajorum, Patxo Telleriak idatzita eta Jokin Oregik zuzenduta, bi aktoreen arteko elkarrizketa absurdoa, azkarra eta ironiaz betean oinarritzen den ikuskizuna da. Bi pertsonaiok euskararen historiaz eta jatorriaz egiten dituzten interpretazioek ikus-entzuleen barreak eragingo dituzte, ezinbestean. "Historian zehar euskaldunak beti ibili gara borrokan, bai kanpokoekin eta baita geure artean ere." diote pertsonaia zoro hauek "Borroka horien ondorioz sortu eta garatu da euskara. Borrokaldi bakoitzaren ondoren aldaketaren bat izan da hizkuntzan. Beraz, ziurta dezakegu euskara beti egongo dela garatzen, kontuan hartuta euskaldunok, era batera edo bestera, borroka bizian jarraituko dugula". Teoria absurdo horretatik abiatuta, aktoreek puntako une historikoen erakustaldi eroa egingo dute.

Zerrenda:
Egile nagusia: Telleria, Patxo
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Antzerkia
Loturak: Ikus antzezpenaren bideoa
Argitaletxearen webgunea
    
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Antzerkia (Helduentzat) INTERNETEKO BALIABIDEA EK21060342