Hitzak hots [Soinu-grabazioa] / Anjel Lertxundi ; Antton Valverde
«Antton Valverdek bost poeta, bost emakume musikatu ditu bere kontzertu berrirako. Bost poetika, bost ikuskera eta zortzi poema, eta haiekin sortutako zortzi kantu. Bost poeta, zortzi poema, musikari bat, zortzi kantu. Euskal konpas ezagunean bezala, zortziko bat osatzen du kontzertuak: 5/8. Kontzertuan zehar, zortzi poemen maila ezagutu ahala, galdera baten oihartzuna -hitzak hots- ibiliko zaigu airean: entzundakoak entzunda, zergatik musikatu da emakumezkoen hain testu eta poema gutxi euskal kantagintzan? Galdera horixe egin genion Anttonek eta nik elkarri orain pare bat urte: zergatik musikatu da emakumezkoen hain testu gutxi euskal kantagintzan? Hortik abiaturik, lanean hasi ginen, galderari erantzuteko modu aktibo batean. Poeta emakume batzuk aipatu nizkion, liburu batzuk ere bai aholkatu eta liburue- tako poema batzuk seinalatu. Hortik abiaturik, Anttonek bere selekzioa egin zuen poema gustukoenekin, bere musikara egokitzen zirenekin. Ordutik, gaur entzungo ditugun zortzi poemek bi musika dituzte: poeta bakoitzak eman ziena bere garaian eta Antton Valverdek emandakoa.» [Anjel Lertxundi]
| Egile nagusia: | Arrieta Valverde, Antton |
|---|---|
| Argitaratua: |
Arre :
Pamiela,
2020
|
| Edizioa: | 1. ed. |
Antzeko izenburuak
-
Ahoa beta hots : Idatziak ahotsa hartzen duenean / [egileak, Mintzola Fundazioa eta Bertsozale Elkartea ; zuzenketak, Arkaitz Goikoetxea]
Argitaratua: (2012) -
Begira zer hots duen / M. Dolors Pellicer ; irudiak, Marie Nigot ; itzulpena, Rosetta Testu Zerbitzuak
nork: Pellicer, M.Dolors
Argitaratua: (2005) -
Ahoa bete hots : Ahozkotasuna kulturan, eguneroko jardun berezituetan eta haur munduan / [egileak, Mintzola Fundazioa eta Bertsozale Elkartea]
Argitaratua: (2011) -
Hots eta hitz / Beatriz Martinez de Iturrate, Maite Egino Perez de Unzueta eta Koro Gomez Tena
Argitaratua: (2025) -
Euskal Herriko forteak : Berpizkundetik karlismora / Antton Arrieta Valverde
nork: Arrieta Valverde, Antton
Argitaratua: (2015)


