Euskal Herriko gazteluak : Gipuzkoa / [egilea, Antton Arrieta Valverde ; argazkiak, Antton Arrieta Valverde, planoak, Joseba Alonso Arratibel ; euskara zuzentzailea, Larraitz Garmendia Munduate]
Lan hau Euskal Herrian izandako gazteluak bilatzeko asmoaren hirugarren emaitza da, Arabakoaren eta Bizkaikoaren ondoren, Gipuzkoari dagokiona. Lortutako azpimarratzekoa da; izan ere, 2006. urtean egileak berak kaleratu zuen Gipuzkoako gazteluak liburuan 12 gaztelu eskaintzen zizkigun, eta oraingo honetan 20 dira erroldatutakoak; horietako sei berak antzemandakoak dira gainera, lurraldeko mendietan barreiaturik. Beraz, aurkikuntzak direla alde batetik eta aztertzen diren aukerak bestetik, aurreko lanarekin alderatuta, berrikuntzaz beterik dator honako hau. Bildumako liburuki guztien antzera, liburua hiru ataletan bereizi da: lehenak frogatutako eta Erdi Arora mugatutako 20 gaztelu horiek dakartza (Araban 45 eta Bizkaian 21 ziren), bigarrenak, gaztelu gehiago aurkitzeko aukerak biltzen ditu (aipuak, leku-izenak, leinuen gotorlekuak, lan arkeologikoen txostenak...); azkenik, izenen jatorria edo aipua argituta, lanaren hirugarren atalean jaso dira gaztelu izatea ezinezko diren kasuak.
Zerrenda: