Azala
Liburua Eskuragarri

Suetena Belfasten / Imanol Murua Uria, Humberto Unzueta ; [infografiak, Joxean Apeztegia]

IRAren suetenak Ipar Irlandako gizartea eta politikagintza aldarazi egin zituen 1994ko abuztuaz gero. Euskaldunon Egunkaria-k, iazko udaberrian, Imanol Murua Uria eta Humberto Unzueta kazetariak bidali zituen Belfastera, gatazkaren egoera berriaren kronikak zuzenean egiteko. "Falls auzunean gaude, tregua garaian baina gerra giroan" idatzi digute. "Suetena Belfasten" gertakari eta bizipen errealez harilkatutako kontakizun liburua da, kronika soiletik haratago. Bi kazetariek orrialde hauetara ekarri dituzte Gerry Adams, John Hume, Ian Paisley, Martin McGuinness, Billy Hutchinson politikari errepublikar eta lealista ospetsuak; Long Kesh kartzelan mintzatu dira IRA nahiz talde paramilitar protestanteetako preso buruekin; bisitatu zuten Galesko Charles printzea Dublinen; bizi izan dute Orangisten Martxa uztailaren 12an... Belfast ezagutzeko gida-liburu aparta daukazu eskuartean: Falls eta Shankill auzune mitikoak, tabernak, kirolak, taxi beltzak, barrikadak, drogak, jipoiak, gaelikoa.

Zerrenda:
Egile nagusia: Murua Uria, Imanol
Egilea(k): Unzueta, Humberto ; Apeztegia, Joxean
Argitaratua: Zarautz : Iruñea : Larrabetzu : Susa, 2008
Edizioa: 2. ed.
Bilduma: Narratiba (Susa) ; 20
Generoa / Forma: Helduentzako Literatura
Baliabide digitalak
Loturak: Liburuaren bertsio digitala (Susa)

Antzeko izenburuak