Azala
Liburua Eskuragarri

Langraiz bisean bis : ETAren disidentziarekin aurrez aurre / Humberto Unzueta Kareaga

"ETAtik irteteko ausartago behar da izan ETAn sartzeko baino". "Aitortu beharko da gertatutakoak ez zuela gertatu behar, bidegabea izan dela". Hauek dira irakurleak liburu honetan aurkituko dituen esaldietako batzuk. ETAko preso disidenteek esandakoak dira, eta beren iraganeko ekintzak kritikatuz argi uzten dute liburu honetan beren autokritika sakona dela, jabetzen direla biktimengan eta euskal gizartean eragin zuten minaz, eta garbi erakusten dute zer konplexua izan den militatu zuten talde armatuarekin haustea eta bake giroan gizartea eraikitzeko aukerari leihoak zabaltzea.Hogeita hamarren bat preso dira organizazio armatutik askatu eta indarkeria baztertu zutenak, gainera ETAren eta bereziki beren ekintzek eragin zuten min bidegabea aitortu eta biktimen erreparazioa onartu dute. Zutabe sendo hauen gainean eraikitako konpromiso pertsonalen dinamika honi deitu zaio "Langraiz bidea" eta beraren ondorioz, indarkeriaren bukaera prozesuan eredu edo erreferentzia bilakatu dira Euskadin. Erreferentzia izan dira, halaber, indarkeriazko aro luzean hondatutako elkarbizitza berreraikitzeko bidean.Espetxeratuta egotetik datozen zailtasunak begien bistakoak dira, eta beren urrats ausart horrek eragin zuen jazarpenak eta gizarte estigmatizazioak nabarmendu egin zuten kolektibo honek zeuzkan eragozpenak inkomunikazioaren burdin barrak hautsi eta gizartearen aurrean nork bere ahoz edo eskuz bere autokritika plazaratzeko, indarkeriarekin hausteko arrazoiak eta...

Deskribapen osoa

Zerrenda:
Egile nagusia: Unzueta, Humberto
Argitaratua: Donostia : Erein , 2016
Edizioa: 1. argit
Bilduma: Lekuko (Erein) ; 6
Gaia:
Generoa / Forma: Monografiak
Material-mota Kokapen-kodea Egoera Barra-kodea
Monografia 323.28 UNZ lan Eskuragarri  Maileguan eskatu EK17110072