Genero eta nazio identitateak Katalina Eleizegiren antzezlanetan [Doktore-Tesia] [Interneteko baliabidea] / Amaia Alvarez Uria ; zuzendaria, Mari Jose Olaziregi Alustiza
Doktorego tesi honen helburua Katalina Eleizegiren antzezlanetako euskal emakumearen irudiak aztertzea da eta XX. mendeko, bere garaiko, irudikapen femenino hegemonikoekin konparatzea. Bere pertsonaia femeninoen bidez genero eta nazio identitateen mugak nola gainditzen dituen ikusiko dugu eta hori desberdindu ditugun bi garaitan aztertuko dugu: Nazioaren ohorez eta Autoexilioa. Lehen garaian Donostian bizi izan zen, familaren etxean, eta lehiaketa literarioak irabazi zituen bere lehen hiru antzezlanekin, honen ondorioz antzeztu eta argitaratu zituzten. Bere pertsonaia nagusiak arketipo manikeo izatetik urrun daude, emakumeen dualtasunak irudikatzen dituzte Gilbert eta Gubar ikertzaileen The madwoman in the attic lanari jarraiki. Hau eginez, protagonistaren irudia osatzen zuen, emakume eredugarria (tradizionala, bertutetsua eta kristaua), kanonetik irteten ziren beste emakume batzuekin: sorginak, pobreak, zaharrak edo pinpirinak. Bere drama historikoak xede abertzale eta kristauarekin idazten zituen, euskal nazioaren iraganaren, tradizioaren eta historiaren eraikuntzan parte hartuz. Bigarren garaian Lizarrara joan zen bakarrik bizitzera eta ez zen ia irteten bere gelatik. Urte hauetan ez zuen antzezlanik aurkeztu lehiaketetan, eta beraz, ez ziren argitara eman orduan idatzitakoak. Haietako bat izan zen Katalina Erausoren bizitzan oinarrituta idatzi zuen drama historikoa aztertu dugu, (Erauso Kateriñe izenburua ipini zion moja-soldadua izan zenari buruzko antzezlanari). Garai...
| Egile nagusia: | |
|---|---|
| Egilea(k): | |
| Argitaratua: |
Gasteiz
: Universidad del País Vasco, Servicio Editorial = Euskal Herriko Unibertsitatea, Argitalpen Zerbitzua,
, L.G. 2012
|
| Gaia: | |
| Generoa / Forma: |
Doktorego-tesiak
Baliabide digitalak Monografiak |
| Loturak: |
Joan Ingumaren webgunera Joan material honetara |
| Material-mota | Kokapen-kodea | Egoera | Barra-kodea |
| Monografia | INTERNETEKO BALIABIDEA | EK18030251 |


